Zergatik ezin dut konektatu Instagram Tinder-eko kontura jada?
Instagram-era konektatzeko eta bertako argazkiak erakusteko aukera kenduko die Meta-k beste aplikazio batzuei, hala nola Tinder-i.
2024ko azaroaren 14tik 2024ko abenduaren 4ra bitartean, Tinder Instagram-en eginbidea gure plataformatik kentzen joango da.
Beraz, aurrerantzean ezingo duzu Instagram zure profilarekin lotu, ez eta jendearen profiletan Instagram-eko argazkiak ikusi ere.
Instagram-eko argazkiek ikusgai jarraituko dute nire profilean?
Ez. Instagram-eko argazkiak kendu egin dira, baina zuzenean Tinder-era kargatutako argazkiek bertan jarraituko dute.
Instagram-eko kontu-izena parteka dezaket nire profilean?
Denon pribatutasuna eta segurtasuna babesteko, sare sozialetako izenak ez dira onartzen profiletan, gure Komunitateko arauei jarraikiz. Halaber, are seguruago egoteko, informazio pertsonalik ez jartzea gomendatzen dizugu; adibidez, telefono-zenbakia edo e-maila.
Nola parteka ditzaket niri buruzko gauza gehiago Tinder-en Instagram erabili gabe?
Ulertzen dugu; aldaketa zaila izan daiteke. Saiatu beste gauza batzuk eguneratzen: biografia, argazkiak, Interesak, zure bizimoduari buruzko xehetasunak… Bestalde, Spotify konekta dezakezu. Jendeak zu ezagutzeko modu bikainak dira horiek. Lortu profila editatzeari buruzko informazio gehiago.
Zer gertatuko da Instagram-ekin erlazionatutako nire datuekin?
2025eko urtarrilean, Tinder-ek automatikoki kenduko ditu Instagram-ekin erlazionatutako datuak zure kontutik. Ez duzu ezer egin behar; zure datuak modu seguruan ezabatuko dira.