Telefono-zenbaki berria daukat
Telefonoa aldatu duzulako kontuan saioa hasi ezin baduzu, erabili kontua berreskuratzeko aukera:
- Ireki Tinder appa edo joan Tinder.com-era
- Sakatu Hasi saioa
- Hautatu Ezin duzu hasi saioa?
- Idatzi helbide elektronikoa, saioa hasteko esteka bat bidali ahal izan diezazugun
- Ireki e-maila eta hautatu Hasi saioa
- Idatzi eta egiaztatu telefono-zenbaki berria
Aurrerantzean, zenbaki berriarekin hasi ahalko duzu saioa Tinder-eko kontuan!
Oharra: Kontua berreskuratzeko aukerak funtziona dezan, erregistratzean emandako helbide elektronikorako sarbidea izan behar duzu. Segurtasun-arrazoiak direla eta, helbide hori atzitu ezin baduzu, ezingo dizugu eman konturako sarbidea.
Pantaila zuri edo laranja saioa hastean
Android-erako Tinder appa irekitzen duzunean, Tinder-en logoa duen pantaila huts, zuri edo laranja bat ikusten baduzu, ezabatu appa eta instala ezazu berriro. Horrela, Tinder-en bertsio berriena duzula ziurtatuko duzu, azken akats-konponketekin.
Horrek funtzionatu ezean, egin beheko urratsak arazoa konpontzeko:
- Ireki web-arakatzailea Android-eko gailuan
- Joan Tinder.com-era eta sakatu Hasi saioa
- Hautatu Ezin duzu hasi saioa?
- Idatzi helbide elektronikoa, saioa hasteko esteka bat bidali ahal izan diezazugun
- Ireki posta elektronikoa eta sakatu Hasi saioa; horrela, Tinder appa irekiko da
- Appean, egiaztatu telefono-zenbakia saio-hasiera osatzeko
Saioa hasitakoan, Tinder appa arazorik gabe erabiltzeko gai izan beharko zenuke.
Errore-kode edo -mezu bat agertzen zait
Baliteke arazoak konpontzeko aholku hauek baliagarriak izatea saioa hasteko arazo orokorrak konpontzeko:
- Egiaztatu Internetera konektatuta zaudela, edo aldatu wifitik datu-konexiora eta alderantziz
- Ezabatu appa eta instala ezazu berriro, Tinder-en bertsio berriena darabilzuna ziurtatzeko
- Erabili Tinder.com, webgunean lerratzeko
Laguntza gehiago behar duzu? Jarri gurekin harremanetan eta deskribatu arazoa xehetasun osoaz, aztertu ahal izan dezagun. Arazoren bat badago, jakin nahi dugu!