Bertan behera utzi ezean, harpidetza eta kidetzak automatikoki berritzen dira. Tinder appa edo Tinder-eko kontua ezabatu arren, harpidetza edo kidetza ez da bertan behera utziko. Bertan behera uzteko, egin beheko urratsak.
iOS
Zure eskaera-zenbakiak MK du hasieran? Hala bada, iOS-erako Tinder appean egin duzu erosketa, eta Apple-ek fakturatzen dizu.
iPhone-aren bidez bertan behera uzteko:
- Ireki iPhone-aren ezarpenak
- Sakatu zure izena eta, ondoren, sakatu Subscriptions (harpidetzak)
- Hautatu bertan behera utzi nahi duzun harpidetza edo kidetza
- Sakatu Cancel Subscription (utzi harpidetza bertan behera)
Bertan behera uzteko argibideak edo laguntza gehiago lortzeko, jo Apple-en laguntza-zerbitzura.
Android
Eskaera-zenbakiak GPA du hasieran?Hala bada, erosketa Android-erako Tinder appean egin duzu, eta Google Play Store bidez egiten da fakturazioa.
Bertan behera uzteko, erabili Android-eko telefonoa:
- Ireki Google Play appa
- Goian eskuinean, sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu Ordainketak eta harpidetzak eta, ondoren, Harpidetzak
- Hautatu bertan behera utzi nahi duzun harpidetza
- Sakatu Utzi harpidetza bertan behera
Arazorik duzu? Laguntza gehiago lortzeko, jarri harremanetan Google Play-ren laguntza-zerbitzuarekin.
Android edo PayPal-en zuzeneko kreditu-txartelaren aukera erabiliz egin baduzu erosketa:
- Ireki Android-erako Tinder appa
- Sakatu profilaren ikonoa
- Hautatu Kudeatu ordainketa-kontua
- Joan bertan behera utzi nahi duzun harpidetza edo kidetzara
- Sakatu Utzi harpidetza bertan behera edo Utzi kidetza bertan behera
Tinder Online (Tinder.com)
Eskaera-zenbakiak TNDR du hasieran? Hala bada, erosketa Tinder.com-en egin duzu, edo Android-erako Tinder appean (zuzeneko kreditu-txartelaren aukera erabilita).
Harpidetza bertan behera uzteko:
- Joan Tinder.com-era eta hasi saioa zure kontuan
- Sakatu profilaren ikonoa
- Hautatu Kudeatu ordainketa-kontua
- Joan bertan behera utzi nahi duzun harpidetza edo kidetzara
- Sakatu Utzi harpidetza bertan behera edo Utzi kidetza bertan behera
Arazo teknikoak dituzu? Jarri gurekin harremanetan arazoari buruzko xehetasunak emanda, lagundu ahal izan diezazugun.
Bertan behera uzteari buruzko ohar orokorrak
Harpidetza edo kidetza bat bertan behera uztean, ordainduta dauden egunetan erabili ahalko duzu. Harpidetza edo kidetza bat bertan behera utzi arren, haien ordainketak ez dira atzeraeraginez itzuliko, eta aurrez ordaindutako kuotak ezin dira hainbanatu bertan behera uztearen dataren arabera. Harpidetza/Kidetza bat baino gehiago badituzu, bakoitzak bere berritze-data izango du, eta bakoitza bere aldetik utzi beharko duzu bertan behera.