OHARRA: Tinder SELECT kentzen ari gara. SELECT-eko kidea bazara, e-mail bat eta appeko mezuak bidali dizkizugu aldaketaren berri emateko. Kideak ez diren pertsonek jada ezin dituzte bidali eskaerak.
Zer da Tinder SELECT?
Tinder-en alderdi onenez gozatzeko aukera berdingabea ematen dizun kidetza esklusiboa da SELECT.
Tinder SELECT-ekin, abantaila paregabe hauek izango dituzu:
- Zuzeneko mezuak: Astean 2 aldiz, match egin gabe mezu bat bidali ahalko diozu norbaiti. Gogoan izan zuzeneko mezuak "Bidalitako likeak" fitxatik bakarrik bidal daitezkeela, ezin dela superlike bat bidali aldi berean, eta agian erabiltzaile batzuek zuzeneko mezuak ez jasotzea aukeratu dutela.
- Ez itxaron ilaran: Gustatzen zaizun jendeak zure profila lausotu gabe ikusiko du Jasotako likeak saretan, Tinder Gold edo Platinum-era harpidetuta ez badaude ere. Halaber, zure profilak lehentasuna izango du 7 egunez haien "Jasotako likeak" saretan.
- Estatus berezia: Erakutsi zure kidetza SELECT-en bereizgarri esklusibo baten bidez. Profilean bereizgarri hori gehitu nahi ez baduzu, hala adieraz dezakezu ezarpenetan.
- SELECT modua: Ikusi Tinder-eko profil desiratuenak eta ikus zaitzatela haiek ere, konexio bikainez goza dezazun.
- VIP esperientzia: Ahalik eta esperientzia esklusiboena duzula ziurtatzeko, erabiltzaileen % 1era baino gutxiagora daude mugatuta kidetza honetarako plazak.
Halaber, iragarkiak ezkutatu ahalko dituzu, eta azken 7 egunetan bidali dituzun likeak ikusi. Oharra: SELECT kidetzaren abantailak Tinder appean bakarrik daude erabilgarri, ez Tinder.com-en.
Tinder SELECT kidetza Tinder Plus®, Gold™ edo Platinum™ harpidetzekin elkar dezakezu, Tinder-en duzun esperientziari etekin handiena ateratzeko.
Oharra: Harpidetzak ez bezala, SELECT kidetza ezin da leheneratu beste kontu batean.