Argazkien estatistiken eginbideari esker, esperientzia pertsonalizatuagoa eskaini ahalko dizugu Tinder-en.
Argazkien estatistiken funtzionamendua
Zure profileko argazkiak aztertu (kargatuta dauzkazunak eta etorkizunean gehitzen dituzunak), eta haiekin erlazionatutako etiketak gordetzen ditugu, Tinder-en daukazun esperientzia hobetzen laguntzen diguten estatistikak sortzeko. Etiketa horien bidez, hobeto ulertuko ditugu zure interesak, bizimodua eta hobespenak, zuretzat pertsonalizatuagoa den esperientzia bat sortu ahal izateko.
Kendu argazkien estatistiken etiketak
Teknologia ez da perfektua, eta ez dugu beti bete-betean asmatuko. Zure argazkiekin lotutako etiketa batzuk edo denak kendu nahi badituzu, egin urrats hauek:
- Ireki Tinder appa
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Joan "Argazkien datuak" atalera
- Sakatu "Kudeatu argazkien datuak"
- Hautatu "Kudeatu argazkien datuen etiketak"
- Sakatu kendu beharreko etiketen alboko "x" ikurra edo sakatu "Kendu guztiak" kontuarekin lotutako etiketa guztiak kentzeko
Oharra: "Kendu guztiak" aukeratzen baduzu, ez zaio utziko Argazkien estatistikak erabiltzeari kontura kargatzen dituzun argazki berriekin.
Argazkien estatistikak erabiltzeari uzteko edo datuak ezabatzeko argibideak
Eginbide hau aukerakoa da eta nahi duzunean utz diezaiokezu hura erabiltzeari. Eginbide hau erabiltzeari uzten badiozu, profileko argazkiekin lotutako etiketa guztiak automatikoki kenduko dira. Horretarako, egin urrats hauek:
- Ireki Tinder appa
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Joan "Argazkien datuak" atalera
- Sakatu "Kudeatu argazkien datuak"
- Desaktibatu "Erabili argazkien datuak" etengailua
Argazkien estatistikak eginbideak zure datuak erabiltzeko duen modua
Zure profileko argazkietan oinarrituta sortzen ditugun etiketekin, zuri buruz gehiago jakiteko aukera ematen diguten estatistikak sortzen dira. Estatistika horiek, bestalde, gomendio jakinak zuretzat esanguratsuak zergatik diren azaltzeko erabiltzen dira. Guztiz kontrola dezakezu zer etiketa sortzen den. Zuretzat esanguratsuak ez diren etiketak kentzen dituzunean, gehiago hobe daitezke gomendioak eta, horrela, esperientzia are pertsonalizatuagoa izango duzu Tinder-en.
Zure profilarekin lotutako argazkien estatistiken etiketak aktibo mantenduko dira haiek ezabatu ezean eta kontua irekita dagoen bitartean. Profileko etiketak kentzen badituzu edo kontua ezabatzen baduzu, aurretik lotutako etiketak ere ezabatuko dira, gure Pribatutasun-gidalerroei jarraikiz.
Gure pribatutasun-jardunbideei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak; besteak beste, Zure eskubideak atala. Halaber, gure Laguntza-zentrora joan zaitezke zure datuen kopia bat eskatzeko.
Laguntza gehiago
Argazkien estatistiken inguruko laguntza gehiago behar baduzu, idatz iezaguzu xehetasun gehiago emateko, eta atseginez lagunduko dizugu.