Tinder erabiltzeko gutxieneko adina 18 urte da. Japonian dagoen erabiltzaile bat bazara, zure adina egiaztatzeko eta eskakizun hori betetzen duzula frogatzeko eskatuko zaizu, tokiko legediari jarraikiz.
1. URRATSA
Prestatu mota hauetako nortasun-agiri bat:
2. URRATSA
Atera nortasun-agiriaren argazki bat (osorik ikusi behar da)
Japoniako pasaporte, gidabaimen edo osasun-txartelen kasuan, ziurtatu irudia ez dagoela partzialki ezkutatuta edo moztuta, edo behar bezain argi ikusten dela.
Halaber, Japoniakoak ez diren pasaporteen kasuan, ziurtatu orri bikoitza osorik agertzen dela, 4 ertzekin eta sinadurarekin.
3. URRATSA
Nortasun-agiria kargatu ondoren, prozesuak ez du luze joko!
Nortasun-agiria berrikusitakoan, jakinarazpen bat jasoko duzu appean. Nortasun-agiria onartu bada, matcharekin txateatu ahalko duzu.
Gure erabiltzaileen pribatutasuna gure lehentasun nagusietako bat da
Nortasun-agiria bidaltzen duzunean, Tinder-ek zure adina egiaztatzeko bakarrik erabiliko du. Kalitatea bermatzeko, baliteke nortasun-agiria atxikitzea (edo hari buruzko informazioa, hala nola bidalitako nortasun-agiri mota), adina egiaztatu eta 90 egunera. Tarte hori igarotakoan, egiaztapenaren emaitza bakarrik gordeko dugu; 18 urte edo gehiago dituzula frogatu baduzu, emaitza hori erregistratuta utzi beharko dugu, matchekin txateatzeko aukera emateko.