Eskaera bidali
Kaixo! Pozten gara zu hemen ikusteaz. Behar duzunarekin lagunduko dizugu!
Tinder-en funtzionamenduari buruzko galderarik duzu? Eman begiratu bat Ohiko galderei. Gure produktuei, gidalerroei eta komunitateari buruzko informazio asko du, bai eta arazoak konpontzeko aholkuak ere.
Sentitzen dugu Tinder-ekin arazoak izatea!
Oso lagungarria izango litzateke behean arazoa deskribatzeko tarte bat hartuko bazenu, baina, horren aurretik, saiatu aplikazioa ezabatu eta berriro instalatzen. Horrela arazo tekniko asko konpondu ohi dira, eta Tinder-en bertsiorik berriena (eta onena) darabilzula ziurtatuko duzu.
Arazoak izaten jarraitzen baduzu, partekatu ahalik eta xehetasun gehien arazoari buruz; horretarako, erabili beheko inprimakia eta, ahal duzula, erantsi arazoaren pantaila-argazkiak.
Gure Erabilera-baldintzak edo Komunitateko arauak urratzen direnean, Tinder-ek kontu urratzaileak desgaitzen ditu.
Zure kontua akats baten ondorioz desgaitu dela uste baduzu, Erreklamazio-zentroaren bidez erreklamazio bat jartzeko aukera duzu. Erreklamazioak aurkezteko argibideak lortzeko, joan Laguntza-zentrora.
Zure kontua desgaitzearekin lotutako beste zerbaiten inguruko laguntza behar baduzu, bete beheko inprimakia.
Kontua desgaitu badizugu, abisuak jaso badituzu eta/edo zure profileko edukia kendu badugu, gure Erabilera-baldintzak edo Komunitateko arauak urratu dituzula identifikatu dugu.
Neurri hori akats baten ondorioz hartu dugula uste baduzu, erreklamazio bat jar dezakezu. Horretarako, joan Erreklamazio-zentrora, Tinder-eko kontuan saioa hasteko darabiltzazun datu berekin. Tinder-en erreklamazio-prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eman begiratu bat Laguntza-zentroari.
Oraindik Tinder-en azken bertsioa erabiltzen ari zarela egiaztatu ez baduzu, egiazta ezazu App Store-en edo Google Play Store-en.
Telefono-zenbakia aldatu duzulako edo Facebook-eko konturako sarbidea galdu duzulako ezin baduzu hasi saioa, laguntzea dugu, kontua berreskuratzeko e-maila erabilita. Egin beheko urratsak:
- Joan Tinder.com-era
- Sakatu Hasi saioa
- Hautatu "Ezin duzu hasi saioa?" dioen aukera
- Sakatu "Hasi saioa e-mailarekin"
- Idatzi zure Tinder-eko kontuarekin lotutako e-maila
Arazo tekniko bat dela-eta ezin baduzu hasi saioa kontuan, jakinaraz iezaguzu beherago.
Telefono-zenbakia aldatu duzulako edo Facebook-eko konturako sarbidea galdu duzulako ezin baduzu hasi saioa, laguntzea dugu, kontua berreskuratzeko e-maila erabilita. Egin beheko urratsak:
- Joan Tinder.com-era
- Sakatu "Hasi saioa"
- Hautatu "Ezin duzu hasi saioa?" dioen aukera
- Sakatu "Hasi saioa e-mailarekin"
- Idatzi zure Tinder-eko kontuarekin lotutako e-maila
E-mail edo SMS bidezko egiaztapenarekin lotutako arazo teknikoren bat baduzu, jakinaraz iezaguzu beherago.
A ze pena agur esan beharra! Kontua ezabatzeko, hura atzitzeko gai izan behar duzu. iOS edo Android-erako Tinder appean, Tinder.com-en edo Tinder-en kontuak kudeatzeko atarian saioa hasita ezaba dezakezu kontua.
Tinder-en saioa hasita badaukazu, erraza da kontua ezabatzea: sakatu goiko ezkerreko profilaren ikonoa > Ezarpenak > egin behera eta sakatu Ezabatu kontua > berretsi.
Kontua hasi ezin baduzu, bete beheko inprimakia.
Kasu horretan, oso garrantzitsua da Tinder-eko kontuarekin lotutako e-mailetik jartzea gurekin harremanetan. Oharra: E-mail horretatik idatzi ezean, baliteke prozesua atzeratzea edo zure eskaera inola ere prozesatu ezin izatea.
Telefono-zenbakia aldatu duzulako saioa hasi ezin baduzu, kontua berreskuratzeko e-maila erabilita lagun diezazukegu.
- Joan Tinder.com-era
- Sakatu "Hasi saioa"
- Hautatu "Ezin duzu hasi saioa?" dioen aukera
- Sakatu "Hasi saioa e-mailarekin"
- Idatzi Tinder-eko kontuarekin lotutako e-maila
Kontua atzitu ezin baduzu eta hura ezabatzen laguntzea nahi baduzu, bete beheko inprimakia. Kasu horretan, segurtasun-arrazoiak direla eta, oso garrantzitsua da Tinder-eko kontuarekin lotutako e-mailetik jartzea gurekin harremanetan. Oharra: E-mail horretatik idatzi ezean, baliteke prozesua atzeratzea edo zure eskaera inola ere prozesatu ezin izatea.
Tinder-en erregistratu bitartean arazo teknikoren bat izaten ari bazara, jakinaraz iezaguzu beherago.
Kaixo! Erosketa hau Apple IDa erabilita egin baduzu, kontuan izan diru-itzulketak Apple-ek kudeatzen dituela, ez Tinder-ek.
Apple-i dirua itzultzeko eskatzeko, joan Apple-en laguntza-zerbitzura edo egin urrats hauek:
- Ireki iTunes ordenagailuan
- Sakatu Apple IDa
- Hautatu Purchase History (erosketen historia)
- Bilatu itzuli beharreko transakzioa eta sakatu Report Problem (eman arazo baten berri)
Android-eko gailuan erosketa bat egin baduzu, atseginez aztertuko dugu dirua itzultzeko eskaera, baina behean zenbait datu emateko eskatuko dizugu.
Adierazi dirua itzultzeko eskaeraren arrazoia deskribapenean.
Oharra: Dirua itzultzeko eskaerak onartzeko, transakzio-dataren ondoren 14 egunetan egin behar dira.
Erosketa Tinder.com-en egin baduzu, atseginez berrikusiko dugu dirua itzultzeko eskaera, baina behean informazio gehiago emateko eskatuko dizugu. Adierazi dirua itzultzeko eskaeraren arrazoia deskribapenean.
Oharra: Dirua itzultzeko eskaerak onartzeko, transakzio-dataren ondoren 14 egunetan egin behar dira.
Tinder-eko harpidetza Apple IDaren bidez erosi baduzu, zuzenean iOS-eko gailuan utzi beharko duzu harpidetza bertan behera. Egin urrats hauek:
- Joan iOS-en ezarpenetara
- Bilatu eta hautatu iTunes & App Store (iTunes eta App Store)
- Sakatu Apple IDa (zure Apple IDaren e-maila)
- Sakatu View Apple ID (ikusi Apple IDa)
- Hasi saioa, beharrezkoa bada
- Egin behera, Subscriptions (harpidetzak) ataleraino, eta saka ezazu
- Hautatu Tinder eta sakatu Cancel Subscription (utzi harpidetza bertan behera)
Pantaila honetan, harpidetzaren amaiera-data agertu beharko litzateke. Xehetasun gehiago lortzeko, irakurri Apple-ren laguntza-artikulu hau.
Oharra: Harpidetza bertan behera uzten duzunean, ordainduta dauzkazun egunetan erabiltzen jarraitu ahalko duzu. Harpidetza bertan behera utzi arren, harpidetzaren ordainketak ez dira atzeraeraginez itzuliko, eta aurrez kargatutako harpidetza-kuotak ezin dira hainbanatu bertan behera uztearen dataren arabera. Appa eta/edo kontua ezabatzeak ez du bertan behera utziko harpidetza.
Tinder Plus edo Tinder Gold-era Android-eko gailuaren bidez harpidetu bazara, bertan behera uzteko urratsak ezberdinak izango dira ordainketa-metodoaren arabera.
Google Play Store-eko kontuaren bidez harpidetu bazara:
- Ireki Google Play Store appa
- Ezkerraldeko menua erabilita, hautatu Kontua
- Joan Harpidetzak atalera eta hautatu Tinder
- Sakatu "Utzi bertan behera" edo "Kendu harpidetza"
- Berretsi
Android-en kreditu-txartel bidez ordaintzeko aukera erabilita harpidetu bazara:
- Ireki Android-erako Tinder appa
- Sakatu pantaila nagusiaren goialdeko profilaren ikonoa
- Hautatu "Kudeatu ordainketen kontua"
- Sakatu "Utzi harpidetza bertan behera"
Oharra: Harpidetza bertan behera utzi ondoren, ordainduta dauden gainerako egunetan erabili ahalko duzu Tinder Plus edo Tinder Gold. Harpidetza bertan behera utzita ere, harpidetzaren ordainketak ez dira atzeraeraginez itzuliko, eta aurrez ordaindutako harpidetza-kuotak ezin dira hainbanatu bertan behera uztearen dataren arabera. Aplikazioa eta/edo kontua ezabatzeak ez du bertan behera utziko harpidetza.
Harpidetza bertan behera uzteko arazorik duzu? Jakinaraz iezaguzu beherago.
Tinder Plus edo Tinder Gold-era <a href="https://tinder.com/”>Tinder.com-en harpidetu bazara, egin urrats hauek harpidetza bertan behera uzteko:
- Joan Tinder.com-era
- Sakatu pantaila nagusiaren goialdeko profilaren ikonoa
- Joan "Kudeatu kontua" atalera
- Desgaitu berritze automatikoa edo hautatu bertan behera uzteko aukera bat
Oharra: Harpidetza bertan behera utzi ondoren, ordainduta dauzkazun egunetan Tinder Plus edo Tinder Gold erabiltzen jarraitu ahalko duzu. Harpidetza bertan behera utzi arren, harpidetzaren ordainketak ez dira atzeraeraginez itzuliko, eta aurrez kargatutako harpidetza-kuotak ezin dira hainbanatu bertan behera uzteko dataren arabera. Appa eta/edo kontua ezabatzeak ez du bertan behera utziko harpidetza.
Harpidetza bertan behera uzteko arazorik duzu? Eman arazoaren berri beherago.
Sentitzen dugu erosketarekin arazoak izatea!
Oraindik erosketa leheneratzen saiatu ez bazara, saia zaitez orain, horrek arazoa konpondu ohi baitu:
- Ireki Tinder
- Sakatu pantaila nagusiaren goialdeko profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Egin behera eta hautatu "Leheneratu erosketa"
Oraindik ere arazoak dituzu? Jakinaraz iezaguzu behean.
Appean errekonozitzen ez den Tinder-eko harpidetza aktibo bat baduzu, ziurtatu Tinder-en bertsiorik berriena darabilzula eta egin beheko urratsak erosketa leheneratzeko:
- Ireki Tinder
- Sakatu pantaila nagusiaren goialdeko profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Egin behera eta hautatu "Leheneratu erosketa"
Oharra: Erosketa leheneratzen baduzu, ez zaizu berriro kargatuko txartelean. Lehendik erosita dagoen Tinder-eko harpidetza aktiboa berrezarri egingo da, besterik gabe
Erosketa leheneratzean arazorik baduzu, jakinaraz iezaguzu beherago, eta eman agertzen zaizun errore-mezuaren azalpen edo pantaila-argazki bat.
Sentitzen dugu erosketarekin arazoak izatea! App Store-en edo Google Play Store-en eskuragarri dagoen Tinder-en bertsiorik berriena duzula egiaztatu ez baduzu, egiazta ezazu orain, eta saiatu berriro.
Arazoak bere horretan jarraitzen badu, eman ezazu haren berri behean.
Sentitzen dugu hori gertatu izana!
Norbaitek zure kreditu-txartela iruzurrezko moduan erabili badu Tinder-en erosketa bat egiteko, bete beheko inprimakia, behar duzun laguntza eman ahal izan diezazugun berehala.
Tinder-era nahi gabe harpidetu bazara edo harpidetza bat nahi gabe erosi baduzu, eta harpidetza horrekin lotutako ordainketa errepikariak geldiarazi nahi badituzu, nahi duzunean utz dezakezu bertan behera hemengo urratsak eginda. Dirua itzultzeko eskatzeko, itzuli inprimaki honen hasierara, hautatu "Laguntza fakturazioarekin eta ordainketekin" > "Dirua itzultzeko eskatu nahi dut".
Aplikazioko norbait salatzeko: Ireki erabiltzailearen profila > egin behera > hautatu salatzeko aukera
Norbait e-mail bidez salatzeko: Bete beheko inprimakia. Deskribapenean, adierazi informazio hau, ahal duzula:
- Salatu nahi duzun gertakariaren xehetasunak
- Profil horrek kokapena (udalerria, probintzia, herrialdea, etab.)
- Profilean ageri diren izena, adina eta biografia, hitzez hitz
Argazkiak eta bestelako informazio garrantzitsua dituzten profilaren pantaila-argazkiak badituzu, erants itzazu behean. Zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta bizkorrago identifikatu eta aztertu ahalko dugu erabiltzailea.
Oharra: Egoeraren berri ematen badiguzu, baimena emango diguzu beharrezko informazio guztia berrikusteko; besteak beste, trukatutako mezuak eta profileko informazioa. Neurri egokiak hartzeko behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik berrikusiko dugu. Zure salaketa eta identitatea isilpean mantenduko dira.
Zure segurtasuna garrantzizkoa da guretzat. Zu edo ezagutzen duzun norbait kalte fisikoak jasateko arriskuan bazaudete, jarri harremanetan tokiko autoritateekin, laguntza lehenbailehen lortzeko.
Zure segurtasuna garrantzizkoa da guretzat. Zu edo ezagutzen duzun norbait kalte fisikoak jasateko arriskuan bazaudete, jarri harremanetan tokiko autoritateekin, laguntza lehenbailehen lortzeko.
Ezagutzen dudan norbaiten identitatea ordezten ari dira:
Identitatea ordeztu dioten pertsonak bakarrik bidal diezaguke salaketa, baina aukera hauek dituzu:
Identitatea ordeztu dioten pertsonak bera ordezkatzeko baimena eman badizu (adibidez, zure semea/alaba edo bezeroa bada), salatu profila beheko inprimakiaren bidez.
Norbait nire identitatea ordezten ari da:
Norbaitek zure plantak eginez Tinder-eko profil bat sortu badu, bete beheko inprimakia.
Deskribapenean, eman informazio hau:
Halako kasuetan, oso lagungarriak izaten dira pantaila-argazkiak. Ahal duzula, erantsi profilaren pantaila-argazki bat, izena/adina/biografia erakutsiz. Zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta bizkorrago identifikatu eta aztertu ahalko dugu profila.
Oharra: Egoeraren berri ematen badiguzu, baimena emango diguzu beharrezko informazio guztia berrikusteko; besteak beste, trukatutako mezuak eta profileko informazioa. Neurri egokiak hartzeko behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik berrikusiko dugu. Zure salaketa eta identitatea isilpean mantenduko dira.
No problem! Our team would be happy to investigate and help out.
Norbait kalte fisikoa jasateko arriskuan dagoela uste baduzu, jarri harremanetan tokiko segurtasun-indarrekin laguntza lortzeko.
Zuk edo ezagutzen duzun norbaitek ondoez emozionala edo pentsamendu suizidak badituzue, arazoa edozein dela ere, laguntzeko, entzuteko, sostengua eskaintzeko eta aholkuak emateko prest dagoen jendea dago.
- AEBn: Deitu National Suicide Prevention Lifeline zerbitzura 1-800-273-TALK (8255) telefonora deituta. Suizidioak saihesteko telefonozko arreta-linea hori eguneko 24 orduetan dago erabilgarri, ez du kosturik eta isilpekoa da.
- Munduko gainerako tokietan: Joan International Association for Suicide Prevention erakundearen webgunera mundu osoko baliabideak eta krisi-zentroak non dauden jakiteko.
Segurtasunaren inguruko kezka bat zuzenean guri jakinarazi nahi badiguzu, bete beheko inprimakia.
Oharra: Egoeraren berri ematen badiguzu, baimena emango diguzu beharrezko informazio guztia berrikusteko; besteak beste, trukatutako mezuak eta profileko informazioa. Neurri egokiak hartzeko behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik berrikusiko dugu. Zure salaketa eta identitatea isilpean mantenduko dira.
Tinder-en telefono-zenbakiarekin hasten baduzu saioa: Segurtasun-arrazoiak direla eta, SMS bidezko egiaztapen bat egin behar da saioa hastean. Horrela, ezingo du beste inork atzitu zure kontua, salbu eta zure telefonoa, telefono-zenbakia eta/edo zure telefono-zenbakira bidalitako SMS bateko egiaztapen-kodea eskuratzen badu. Norbaitek zure konturako sarbidea lortu badu baimenik gabe, kontu-berreskurapenaren bidez sarbidea berreskuratzea gomendatzen dizugu:
- Joan Tinder.com-era
- Sakatu "Hasi saioa"
- Hautatu "Ezin duzu hasi saioa?" dioen aukera
- Sakatu "Hasi saioa e-mailarekin"
- Idatzi Tinder-eko kontuarekin lotutako e-maila
Oraindik laguntza behar duzu? Jakinaraz iezaguzu beherago.
Oharra: Egoeraren berri ematen badiguzu, baimena emango diguzu beharrezko informazio guztia berrikusteko; besteak beste, trukatutako mezuak eta profileko informazioa. Neurri egokiak hartzeko behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik berrikusiko dugu. Zure salaketa eta identitatea isilpean mantenduko dira.
Zure datu pertsonalen kopia bat eskatzeko, joan Tinder-en "Kudeatu nire kontua" tresnara, hasi saioa zure kontuan modu seguruan, sakatu "Deskargatu nire datuak" eta idatzi zure e-maila.
Egun batzuen buruan, zure datuak deskargatzeko esteka bat jasoko duzu e-mail bidez. Zure pribatutasuna eta segurtasuna babesteko, e-maila bidali eta 24 ordura iraungiko da esteka hori.
"Kudeatu nire kontua" tresnaren bidez jasotzen duzun informazio gehiena (hala nola e-maila, telefono-zenbakia, profileko argazkiak, mezuak eta hobespenak) dagoeneko eskuragarri duzu appean, eta, Tinder erabiltzeko izan duzun moduaren arabera, baliteke ezberdina izatea. Oro har, informazio horren artean, zuzenean nahiz sare sozialetako kontuen bidez eman dituzun eduki eta argazkiak daude, bai eta bidali dituzun mezuak eta Tinder bezalako zerbitzuetan espero daitezkeen beste datu batzuk ere.
Tinder-eko kontua ezabatu baduzu, ezingo duzu atzitu "Kudeatu nire kontua" tresna, jada ez baitaukazu konturik. Horren ordez, eskaera bat bidal dezakezu, gure harremanetarako inprimakiaren goitibeherako menuan "Nire datuei buruzko beste galdera bat dut" aukera hautatuta. Kontua ezabatzen duzunean, zure datuak gure Pribatutasun-gidalerroei jarraikiz suntsitzen dira.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri Nola eska dezaket nire datu pertsonalen kopia bat? ohiko galderetan.
Laguntza behar baduzu edo jasotzen dituzun datuei buruzko galderarik baduzu, bidali eskaera bat "Nire datuei buruzko beste galdera bat dut" hautatuta harremanetarako inprimakian, edo gure laguntza-taldeak bidalitako e-mailari erantzunda. Tinder-en datuak babesteko bulegoarekin harremanetan jartzeko informazio gehiago lortzeko, irakurri ohiko galderak.
Baliteke galderetako batzuk dagoeneko erantzunda egotea gure Pribatutasun-gidalerroetan edo Ohiko galderetan.
Behar duzuna aurkitu ezin baduzu, jarri gurekin harremanetan beherago.
This form is intended for individuals located in the United States who are reporting Non-Consensual Intimate Images (NCII) or deepfakes under the U.S. TAKE IT DOWN Act (Public Law 119-12). If you are located in the United States and are reporting NCII or deepfakes on our platform, please use this form to provide as much information as possible.
Note: If you are not located in the United States, or if you wish to report content other than NCII or deepfakes, please use our in-product reporting tools or this contact form.
To help us locate and remove the content you are reporting as quickly as possible, please complete all required fields and provide as much detail as possible regarding the reported content. If possible, include screenshots, profile information, or links associated with the content. If you are submitting a report on behalf of another individual, please indicate your relationship to that individual or your authorization to act on their behalf.
We will contact you if more information is needed to process your report.
Have a thought? We'd love to hear it!
While we do review and track these reports, please note that we may not reply to every one of you individually. However, you can trust that your feedback is heard, escalated whenever necessary, and helps us improve the Tinder experience for everyone!
Note: By reporting, you authorize us to review all relevant information, including exchanged messages, profile information, etc. We will only review sufficient information to take appropriate action. Your report and identity will remain confidential.
Zure lan bat copyright bidez babestuta badago eta Tinder-en zure baimenik gabe argitaratu bada, copyrightagatik kentzeko eskaera bat bidal dezakezu, inprimaki hau erabilita.
Copyright-jabeak edo haren ordezkari baimendu batek (adib., abokatu batek) bakarrik sala dezake ustezko copyright-urratze bat. Copyright-jabea edo ordezkari baimendu bat ez bazara, ezingo dugu prozesatu salaketa. Inprimaki hau modu okerrean badarabilzu (esaterako, zurea ez den edukia kentzeko eskaerak bidalita), baliteke zure Tinder-eko kontua ixtea.
Identitate-ordezkapenari buruzko oharra: Norbaitek zure plantak eginez Tinder-eko kontu bat sortu badu, erabili goiko goitibeherako menua, "Norbait nire identitatea ordezten ari da" atalean egoeraren berri emateko. Identitate-ordezkapena salatzeko copyrightagatik kentzeko inprimakia erabiliz gero, baliteke laguntza atzeratzea.
This form is intended for individuals located in the European Economic Area (EEA), and/or authorized Trusted Flaggers under Article 22 of the Digital Services Act (DSA). If you belong to either of these categories, you can use this form to report content on Tinder that you believe is illegal in the EEA.
Note: If you're not located in the EEA, not an authorized Trusted Flagger, or you wish to report content for reasons other than its legality, please use our in-product reporting tools or this contact form.
To ensure a thorough and efficient review of your report, please complete all required fields. Provide detailed descriptions of the content and explain why you consider it to be unlawful. If possible, attach a screenshot of the profile associated with the content. If you’re a Trusted Flagger, please use your organizational email address to complete the form.