Match bat edo match batzuk desagertu egin dira
Match guztiak desagertu egin dira
Matchek ez dute kargatzen amaitzen
Matchen argazkiak ez dira kargatzen
Match bat edo match batzuk desagertu egin dira
Match bakarra edo match gutxi batzuk desagertu badira, ziurrekin matcha desegin dute edo beren Tinder-eko kontuak ezabatu dituzte. Kontua ezabatu badute eta geroago Tinder-era itzultzea erabakitzen badute, baliteke pertsona hori berriro ikustea Esplorazioa atalean.
Match guztiak desagertu egin dira
Baliteke aldi baterako arazo bat izatea; beraz, saiatu berriro apur bat geroago. Hala ere matchak ikusi ezin badituzu, saioa amaitzea eta berriro hastea izango da onena:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan Ezarpenak atalera
- Egin behera eta sakatu Amaitu saioa
Ez dut match berririk
Berdin dio nor zaren eta nolakoa zaren: konexioak egiteko, denbora eta ahaleginak behar dira. Ez da beti berehala gertatzen, ez da beti konstantea, eta arazoa ez zara beti zu. Agian aholku batzuk besterik ez dituzu behar jendearen arreta erakartzeko:
- Eguneratu biografia edo argazkiak, profila itxuraberritzeko
- Aktibatu Argazki adimendunak, like gehien dituen argazkia beti lehena ager dadin
- Konektatu Insta eta Spotify-ko kontuak zure profilarekin, match potentzialek zuri buruzko gauza gehiago ikusi eta entzun ditzaten
Albiste onak zein diren? Norbaitekin konektatzeko denbora apur bat besterik ez duzula behar.
Matchek ez dute kargatzen amaitzen
Matchak guztiz kargatzen ez badira, arazoa konpontzeko urrats batzuk proba ditzakezu:
- Ziurtatu Interneteko konexio sendoa duzula, edo aldatu wifiaren eta datu-konexioaren artean, arazorik dagoen egiaztatzeko.
- Ezabatu appa eta instala ezazu berriro. Horrela, Tinder-en bertsio berriena lortzeaz gain, appean duzun esperientzia eguneratu egingo da!
- iOS edo Android-erako Tinder appa badarabilzu, probatu Tinder.com haren ordez.
Matchen argazkiak ez dira kargatzen
Match baten edo gehiagoren argazkiak kargatzen ez badira, amaitu saioa eta has ezazu berriro.
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan Ezarpenak atalera
- Egin behera eta sakatu Amaitu saioa
Aholku hauek lagungarriak izan beharko lirateke, baina, funtzionatzen ez badute, ziurrekin zailtasun teknikoren bat izaten ari gara, eta arazoa konpontzen dugun bitartean pazientzia izatea eskertzen dizugu.