Ongi etorri Tinder-era!
Zer da Tinder?
Tinder unibertsitate-campus batean kaleratu zen 2012an, eta egun mundu osoan jende berria ezagutzeko app ezagunena da. Aukeraz jositako mundu baterako lekua da Tinder. Zerbait gehiago bihur daitezkeen konexioak sortzeko aukera ematen duen lekua.
Tinder sinplea eta dibertigarria da: pasatu hatza eskuinera like egiteko eta, norbaitek zuri ere like egiten badizu, match egingo duzue! Presta zaitez aukera amaigabeak dituen mundu batean sartzeko.
Zenbat urte izan behar dituzu gutxienez?
Tinder erabiltzeko gutxienez 18 urte izan behar dituzu. Gure adin-eskakizuna betetzen ez duzulako Tinder erabiltzeko aukera ukatu bazaizu, ezingo duzu erregistroarekin jarraitu 18 urte bete arte.
Tinder munduko edozein tokitan erabil dezaket?
Tinder zitak izateko online plataforma global bat da, eta 190 herrialdetan eta 40 hizkuntzatan baino gehiagotan dago erabilgarri. Zitak izan, jende berria ezagutu, zirkulu sozialak zabaldu edo bidaietan bertako jendearekin geratu nahi duzu? Hala bada, toki egokian zaude.
Doakoa da Tinder?
Tinder doan eskura daiteke App Store-n eta Google Play Store-n; bestela, joan Tinder.com-era eta erabili Tinder-en sareko bertsioa doan. Gure doako bertsioarekin, match egin, txateatu eta konektatzeko aukera izango duzu.
Goi-mailako esperientzia bat izateko Tinder-en, eskuratu Plus, Platinum edo Gold! Lortu informazio gehiago harpidetza-maila horiei buruz eta aurkitu zuri hoberen egokitzen zaizuna.
Plataforma eta gailu bateragarriak
Une honetan, Android eta iOS-en dago erabilgarri Tinder. Mugikorreko appez gain, Tinder.com -era joan zaitezke Tinder-en sareko bertsioa erabiltzeko.
Une honetan, Tinder hauekin da bateragarria: iOS 16.0 eta bertsio berriagoak, Android 10.0 eta bertsio berriagoak, eta web-arakatzaile nagusien bertsio berrienak (Chrome, Firefox, Safari, Edge, etab.).