Tinder erabiltzeko, zure gailuaren kokapena erabiltzeko baimena eman behar duzu:
iOS
- Ireki iOS-en ezarpenak.
- Egin behera, Tinder ataleraino.
- Sakatu Location (kokapena).
- Hautatu While Using the App (appa erabili bitartean).
Android
- Ireki telefonoaren Ezarpenak.
- Egin behera, Aplikazioak ataleraino, eta hautatu Tinder.
- Hautatu Baimenak eta, ondoren, Kokapena.
- Hautatu Baimendu aplikazioa erabiltzean soilik.
Tinder.com
Darabilzun arakatzailearen eta plataformaren arabera (ordenagailua, mugikorra…), baliteke prozesua ezberdina izatea.
Chrome (ordenagailua):
- Goian eskuinean, sakatu Gehiago (hiru puntuen ikonoa) eta, ondoren, hautatu Ezarpenak.
- Ezarpenetan, hautatu Pribatutasuna eta segurtasuna.
- Joan Webguneen ezarpenak atalera eta, ondoren, hautatu Kokapena.
- Eman Tinder-i zure kokapena atzitzeko baimena.
Safari (ordenagailua):
- Sakatu Safari pantailaren goialdean.
- Hautatu Preferences (hobespenak) eta, ondoren, Websites (webguneak).
- Joan Location (kokapena) atalera.
- Hautatu Tinder eta, ondoren, hautatu Allow (baimendu).
- Itzuli Tinder.com-era eta eman Tinder-i zure kokapena atzitzeko baimena.
Safari (iOS):
- Ziurtatu ez zarela arakatze pribatuko modua erabiltzen ari. Modu horretan, Safari-k automatikoki blokeatuko ditu kokapen-zerbitzuak.
- Ireki iOS-en ezarpenak.
- Hautatu Privacy (pribatutasuna).
- Hautatu Location services (kokapen-zerbitzuak) eta, ondoren, Safari.
- Bertatik, ziurtatu appa erabili bitartean zure kokapena atzitzeko baimena eman diozula Safari-ri (aukera: While Using the App).
Firefox (ordenagailua):
- Joan Tinder.com-era.
- Sakatu webgunearen URLaren alboko informazioaren ikonoa.
- Joan Baimenak atalera.
- Hautatu Kokapena.