Hautagai nagusiak premium eginbide bat da, Tinder Gold eta Platinum-eko harpidedunentzat* erabilgarri dagoena, eta zurekin match egiteko potentzial handiena duten pertsonak erakusteko diseinatuta dagoena. Egunean hautagai nagusi bat ikusteko aukera dute erabiltzaile guztiek; Tinder Gold eta Platinum-eko harpidedunek, aldiz, hautagai nagusien sorta osoa ikusiko dute egunero.
Zure hautagai nagusiei begiratu bat emateko, erabili Esplorazioa pantailako Gold edo Platinum-en sugar-ikonoa.
- Igo mailaz eta lortu Tinder Gold edo Platinum hautagai nagusien profilak ikusteko, haietan hatza pasatzeko nahiz superlikeak bidaltzeko; halere, ez gehiegi luzatu, hautagai nagusien pantaila freskatu egingo baita 24 orduren buruan, profil sorta berri bat erakusteko.
- Hautagai nagusi gehiago nahi? Hori ere kontuan izan dugu: Tinder Gold edo Platinum-era harpidetutakoan, nahi dituzun guztiak erosi ahalko dituzu.
- Eta gogoan izan: Pasaportea eginbidea erabil dezakezu mundu osoko hautagai nagusiak ikusteko.
*Kontuan izan: Baliteke merkatu batzuetan Hautagai nagusiak erabilgarri ez egotea.
Hautagai nagusi gehiago erosi ditut, baina desagertu egin dira.
Tinder Gold edo Platinum-eko harpideduna bazara, eguneko hautagaiak 24 orduan behin freskatuko dira. Hautagai gehigarriak erosi badituzu, 24 ordu dituzu haiek ikusteko eta hatza pasatzeko; ondoren, desagertu egingo dira.