Tinder-en norbait ez agertzea nahi duzu? "Blokeatu kontaktuak" eginbidearekin, ez duzu arazorik izango. Partekatu zure gailuko kontaktuen zerrenda Tinder-ekin, hautatu blokeatu beharreko kontaktua, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu elkar ikusi ez dezazuen.
Artikulu honetan, gai hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:
Kontaktuak desblokeatu eta deskonektatzea
Tinder-ek zure kontaktuen zerrenda prozesatzeko modua
Eginbide honi buruzko ohar garrantzitsuak:
- Blokeatutako kontaktuei ez zaie jakinaraziko blokeatu dituzula
- Norbait blokeatu arren, horrek ez du esan nahi Tinder-en konturik duenik
- Kontaktuak blokeatuta ere, lehendik dituzun match eta mezuek beren horretan jarraituko dute
- Norbait blokeatzeko darabilzun kontaktu-informazioa ez badator bat pertsona horrek Tinder-en erregistratzean erabilitako informazioarekin, ezingo dugu ekidin elkar ikustea
- "Blokeatu kontaktuak" eginbidearekin kontaktuak partekatzeari uzteko, joan Tinder-en ezarpenetara
- Kontaktuetarako sarbidea eman nahi ez badiguzu, kontaktuak eskuz adierazteko aukera ere ematen dugu
Kontaktu bat blokeatzea
Nola parteka ditzaket nire kontaktuak Tinder-ekin norbait blokeatzeko?
Oso erraz! Partekatu zure gailuko kontaktuen zerrenda Tinder-ekin eta aukeratu blokeatu nahi dituzun kontaktuak:
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
- Joan "Ezarpenak" atalera
- Egin behera eta hautatu "Blokeatu kontaktuak"
- Eman Tinder-i zure kontaktuak atzitzeko baimena
- "Kontaktuak" fitxan, hautatu zure kontaktuen zerrendako nor ikusi nahi ez duzun
- Sakatu "Blokeatu kontaktuak"
Eginbidea erabiltzen duzun bakoitzean, kontaktuen zerrenda zure gailutik lortuko dugu, nor blokeatu nahi duzun aukera dezazun. Eginbidetik irtetean, blokeatu duzun jendearen informazioa bakarrik gordeko dugu (izena, e-maila eta/edo telefono-zenbakia).
Kontaktu bat eskuz gehi dezaket?
Bai. Zure kontaktuak Tinder-ekin ez partekatu nahiago baduzu, edo kontaktuen zerrendan gordeta ez daukazun norbait blokeatu nahi baduzu, kontaktuaren informazioa eskuz gehi dezakezu. Horretarako:
- Egin goiko 1-3 urratsak
- Jarraian, sakatu + ikonoa pantailaren goialdean
- Adierazi pertsona horren kontaktu-informazioa eta sakatu "Eginda"
Kontaktuak desblokeatu eta deskonektatzea
Nola desblokea dezaket norbait?
"Blokeatu kontaktuak" eginbidearen bidez kontaktu bat desblokeatzeko, egin urrats hauek:
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
- Joan "Ezarpenak" atalera
- Egin behera eta hautatu "Blokeatu kontaktuak"
- Joan "Blokeatutakoak" fitxara
- Sakatu "Desblokeatu" desblokeatu nahi duzun kontaktu blokeatu bakoitzaren alboan, edo sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menuaren ikonoa eta hautatu "Desblokeatu guztiak"
Nola utz diezaioket nire gailuko kontaktuen zerrenda Tinder-ekin partekatzeari?
Zure gailuko kontaktuen zerrenda eginbide honekin partekatzeari utzi nahi badiozu, jarraitu beheko argibideei:
- Egin goiko 1-3 urratsak
- Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menuaren ikonoa
- Hautatu "Deskonektatu kontaktuen zerrenda"
Kontaktuen zerrenda deskonektatu arren, ez da aldatuko blokeatutako kontaktuen zerrenda. Zure pribatutasuna babesteko, kontaktu horiek blokeatuta mantenduko ditugu, zuk desblokeatzeko eskatu arte.
Nola prozesatzen du Tinder-ek nire kontaktuen zerrenda?
Eginbidea erabiltzea aukeratzen baduzu, Tinder-en ikusi nahi ez dituzun kontaktuak erraz eta bizkor hauta ditzazun erabiltzen dugu zure kontaktuen zerrenda. "Blokeatu kontaktuak" eginbidea darabilzun bakoitzean, kontaktuen zerrenda zure gailutik aterako dugu, nor blokeatu nahi duzun aukera dezazun. Eginbidetik irtetean, blokeatu duzun jendearen informazioa bakarrik gordeko dugu (izena, e-maila eta/edo telefono-zenbakia). Zuk eta blokeatutako kontaktuek elkar ikusi ez dezazuen erabiliko dugu informazio hori (suposatuta zuk kargatutako informazio bera erabili dutela kontua sortzeko).
Ulertzen dugu zure informazio pertsonala eta pribatutasuna garrantzitsuak direla zuretzat, eta jakinarazi nahi dizugu guretzat ere hala direla. Gure pribatutasun-jardunbideei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Pribatutasun-gidalerroak.