Elkarretaratzeekin, zuk eta zure lagunek beste lagun-talde batzuekin match egin eta txateatu ahalko duzue. Muga jakin batzuekin, Elkarretaratzeak plataforma guztietan daude erabilgarri merkatu jakinetan.
Oharra: Taldeko elkarrizketekin webgunean jarrai datieke, baina une honetan ez dago beste talde-funtziorik erabilgarri.
Elkarretaratzeak erabiltzea
Lagunekin talde bat sor dezakezu, eta hatza beste lagun batzuetan pasatu. Tinder-eko edonork sor dezake talde bat. Zure taldeak 3 kide dituenean eta jarduera-denbora jakin batera iristen denean, zure lagunek eta zuk beste lagun talde batzuk aurkitu ahalko dituzue, eta haietan hatza pasatu. Elkarretaratzeetan, taldeko jarduerak egin ditzakezue, hala nola minigolfean jokatu, karaokera joan edo parrandan irten.
Taldeak Esplorazioa atalean agertuko dira, Double Date-ko profilen eta banako profilen moduan, baina, taldeen kasuan, hainbat pertsona erakutsiko zaizkizu.
Beste talde batekin match egitean, txat bat irekiko da taldeko erabiltzaile guztiekin. Halaber, taldeko kide baten profilean hatza eskuinera pasatuta, zuzeneko mezu pribatu bat ireki dezakezu harekin harremanetan jartzeko.
Gogoan izan: Taldeak eginbidea proba-fasean dagoenez, premium eginbideak eta harpidetza-abantailak (hala nola boostak eta superlikeak) ez dira bateragarriak izango Taldeak eginbidean une honetan. Elkarretaratzeak probatzen jarraitzen dugun bitartean, baliteke aldaketak egitea gonbidapenetan, parte-hartzaile izan zaitzaketen taldeen kopuruan eta beste eginbide batzuetan.
Elkarretaratzeak aurkitzea
Merkatu jakinetan probatzen ari garen doako eginbide bat da Taldeak. Zure eskualdean erabilgarri badago, jarraitu beheko argibideei. Plataforma guztietan dira aplikagarriak:
- Sakatu Esplorazioa pantailako Elkarretaratzeak botoia.
- Gonbidatu lagunak taldean sartzera.
- Hasi hatza pasatzeko eginbidea erabiltzen beste talde batzuekin.
Elkarretaratzeetan esperientzia positiboa izatea
Taldeak eginbidea erabiltzen duten guztiek esperientzia positiboa izatea nahi dugu. Hona hemen gogoan izan beharreko gauza batzuk:
- Garrantzitsua da Tinder erabiltzean zuk eta Elkarretaratzeetako zure lagunek kontuan izatea gure Komunitateko arauak eta haiei jarraitzea. Gure gidalerroak urratuz gero, baliteke neurriak hartzea taldeetako kontu baten edo gehiagoren aurka.
- Zuk edo zure lagunak jokabide onartezinak hautematen badituzue appean nahiz bizitza errealean, sala itzazue. Salaketak egiteko baliabideak ikusteko, joan hona.
- Tinder erabiltzeko, zuk eta zure taldeko lagunek gutxienez 18 urte izan behar dituzue.
- Appean nahiz bizitza errealean talde gisa txateatzean, xehetasun pribatuei buruz (harremanetarako informazioa barne) hitz egin aurretik, eskatu beti onarpena taldeko kideei.
- Gai sexualei buruz hitz egin nahi baduzu, ziurtatu taldeko pertsona guztien onarpena duzula.
Elkarretaratzetako esperientzia pertsonalizatzea
Zeuk erabakitzen duzu Tinder-en zuretzako eta zure lagunentzako talde bat aurkitu nahi duzun edo talderik ikusi nahi ez duzun. Elkarretaratzeak eginbideak bere ezarpenak ditu, esperientzia pertsonalizatu ahal izan dezazun.
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
.
- Sakatu Ezarpenak ikonoa
.
- Egin behera, Elkarretaratzeak izeneko atala aurkitu arte.
- Bertan, aukera ezberdinak aurkituko dituzu; besteak beste, Esplorazioa atalean taldeak banako profilak baino gehiago nabarmentzekoa, edo talde guztiak guztiz ezkutatzekoa.