Kontua sortu ondoren eguneratu ezin diren profileko atal bakarrak dira izena eta adina.
… Esanak esan, ulertzen dugu akatsak egitea normala dela!
Haietako bat edo biak eguneratu behar badituzu, kontua ezaba dezakezu, eta zerotik hasi. Kontuan izan: kontua ezabatzen baduzu, match, mezu eta erositako kontsumigarriak (superlikeak, boostak, etab.) galduko dituzu, bai eta kontuarekin lotutako bestelako informazioa ere.
Kontua ezabatzeko, egin urrats hauek:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Egin behera eta sakatu Ezabatu kontua
Tinder-eko harpidetza bat baduzu, kontu berrian leheneratu eta erabili ahalko duzu. Profil berria sortu ondoren, jarraitu hemengo argibideei erosketa leheneratzeko.