Appak ez baditu berehala hautematen app barneko erosketak, leheneratu egin ditzakezu, harpidetza eta premium eginbideetarako sarbidea mantentzeko.
Erosketa leheneratzen baduzu, ez da abiaraziko transakzio berririk; berriro aplikatuko dira aldez aurretik egindako erosketak, besterik gabe.
Zer motatako erosketak lehenera daitezke?
Harpidetzak eta app barneko erosketa ez-kontsumigarriak edonoiz lehenera daitezke.
App barneko erosketak ezin dira leheneratu. Behin erabiltzekoak diren elementuak dira kontsumigarriak, hala nola superlikeak eta boostak.
Nola leheneratzen dira erosketak?
Erosketa Apple ID edo Google Play Store-ko kontu batekin lotuta badago:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu ezarpenen ikonoa
- Egin behera eta hautatu Leheneratu erosketak
Erosketa Tinder.com-en edo PayPal-en egina bada, edo Android-eko kreditu txartelaren aukera erabili baduzu:
- Ireki Tinder.com arakatzailean
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan Kudeatu kontua atalera
- Idatzi erosketaren ondoren jasotako berrespen e-mailean ageri den leheneratze-tokena ("RT" du hasieran).