Dela bikotekidea aurkitu duzulako, dela atseden bat behar duzulako, honela utz dezakezu bertan behera harpidetza (eta etorkizuneko karguak ekidin).
iOS-eko erosketak
Eskaera-zenbakiak MK badu hasieran, iOS-erako Tinder appean egin duzu erosketa, eta Apple bidez ari zara ordaintzen.
Apple-ren gailuan bertan behera uzteko:
- Ireki Settings (ezarpenak)
- Sakatu zure izena goialdean
- Sakatu Subscriptions (harpidetzak)
- Bilatu eta hautatu bertan behera utzi nahi duzun harpidetza
- Sakatu Cancel Subscription (utzi harpidetza bertan behera)
Laguntza gehigarria behar baduzu, jarri harremanetan Apple-ren laguntza-zerbitzuarekin informazio gehiago lortzeko.
Gogoan izan: merkatu jakinetan, Apple Pay eta sareko ordainketa daude erabilgarri. Metodo horietako batekin harpidetu bazara, irakurri Tinder.com-eko erosketak ataleko argibideak.
Android-eko erosketak
Eskaera-zenbakiak GPA badu hasieran, Android-erako Tinder apparen bidez erregistratu zara, eta Google Play Store bidez ari zara ordaintzen.
Android-eko gailuan bertan behera uzteko:
- Ireki Google Play appa
- Sakatu profilaren ikonoa goian eskuinean
- Joan Ordainketak eta harpidetzak > Harpidetzak atalera
- Hautatu bertan behera utzi nahi duzun harpidetza
- Sakatu Utzi harpidetza bertan behera
Beste galderarik baduzu, jarri harremanetan Google Play-ren laguntza-zerbitzuarekin.
u
Bestela, Android-erako appean kreditu-txartel edo PayPal bidez ordaindu baduzu zuzenean:
- Ireki Tinder appa Android-eko gailuan
- Sakatu profilaren ikonoa
Aukeratu Kudeatu ordainketen kontua - Bilatu bertan behera utzi nahi duzun harpidetza
- Sakatu Cancel Subscription (utzi harpidetza bertan behera)
Laguntza gehiago behar duzu? Jarri harremanetan zure kreditu-txartelaren enpresarekin edo PayPal-en laguntza-zerbitzuarekin.
Tinder.com-eko erosketak
Eskaera-zenbakiak TNDR badu hasieran, Tinder.com-en edo Android-erako appean egin duzu erosketa kreditu-txartel batekin.
Bertan behera uzteko:
- Joan Tinder.com-era eta hasi saioa
- Sakatu profilaren ikonoa
- Hautatu Kudeatu ordainketa-kontua
- Bilatu bertan behera utzi nahi duzun harpidetza
- Sakatu Cancel Subscription (utzi harpidetza bertan behera)
Arazo teknikoak izaten ari zara? Jarri gurekin harremanetan xehetasunak emateko, eta lagunduko dizugu.
Hirugarrenen bidezko erosketak
Hirugarrenen bidezko erosketa bat egin baduzu, ziurrenik Tinder appetik edo Tinder.com-etik kanpo egin duzu.
- Bertan behera uzteko: Jarraitu bertan behera uzteko goiko urrats sortetako bati.
-
Dirua itzultzeko eskatzeko: Zuzenean saltzailearekin jarri beharko duzu harremanetan.
Harpidetzak bertan behera uzteari buruzko xehetasun gehigarriak
- Appa desinstalatu edo ezabatuta ere, harpidetza ez da bertan behera utziko.
- Harpidetza bakoitzak Tinder-eko kontu bakarra eduki dezake lotuta.
- Gailua aldatu baduzu (adib., iOS-etik Android-era aldatu bazara), harpidetza bertan behera utzi behar duzu gailu zaharrean, harpidetzak ez baitira plataforma artean transferitzen.
- Bertan behera utzi arte, harpidetzak automatikoki berritzen dira.