Tinder-eko esperientzia beste maila batera eramateko prest? Igo mailaz eta harpidetu Tinder Gold™ edo Tinder Platinum™-era, eta gozatu premium eginbidez jositako mundu batez. Behar duzun hori emango dizugu: boost gehigarriak, superlikeak nahiz Hautagai nagusiak* ikusteko aukera esklusiboa. Gida honen bidez, harpidetza mailaz igotzeko urrats sinpleak azalduko dizkizugu, Tinder-i etekinik handiena atera diezaiozun.
*Kontuan izan: Baliteke merkatu batzuetan Hautagai nagusiak erabilgarri ez egotea.
Igo mailaz harpidetza
- Ireki Tinder.
- Sakatu profilaren ikonoa.
- Joan Ezarpenak atalera (appean soilik).
- Hautatu Lortu Tinder Gold™ edo Lortu Tinder Platinum™.
Harpidetza berehala eguneratuko da, eta plan berriak dakartzan premium eginbideak desblokeatuko dira.
Oharra: Harpidetza mailaz igotzean, mota aldatu ahalko duzu, baina ez iraupena. Hortaz, Tinder Plus®-eko 6 hilabeteko harpidetza bat baduzu, Tinder Gold™ edo Tinder Platinum™-eko 6 hilabeteko harpidetza batera aldatu ahalko zara.
Fakturazioaren xehetasunak
Gailuaren arabera, ezberdintasun garrantzitsuak daude fakturazioan:
iOS-en
- Aurretiazko ordainketa osoa: Harpidetza berriaren kostua osorik ordainduko duzu hasieratik.
- Erabili gabeko denboragatiko diru-itzulketa: Erabili ez duzun denborari dagokion dirua itzuli beharko lizuke Apple-k. Agian lanegun batzuk igaro beharko dira itzulketa hori zure kontuan agertzeko.
- Berritze-data berria: Maila-aldaketaren egunean berritzen hasiko da harpidetza.
Android-en
Android-en, lehenbizikoz harpidetzean ordaindu zenuen moduaren araberakoak da fakturazioa.
Google Play erabiliz harpidetu zara?
- Ordainketa hainbanatua: Harpidetza zaharraren eta berriaren arteko ezberdinatsuna kobratuko zaizu, harpidetza zaharrean erabili gabeko denborari dagokion zenbatekoa kontuan izanda.
- Berritze-data bera: Jatorrizko harpidetzaren berritze-data ez da aldatuko.
Zuzenean kreditu-txartela erabiltzeko aukeraren bidez harpidetu zara?
- Zenbateko osoaren aurretiazko ordainketa: Harpidetza berriaren zenbateko osoa hasieratik ordainduko duzu Google Play bidez.
- Erabili gabeko denboragatiko diru-itzulketa: Egun batzuen buruan, harpidetza zaharrean erabili gabe utzitako denborari dagokion dirua itzuliko zaizu. Jatorrizko ordainketa-metodoan itzuliko zaizu diru hori.
- Berritze-data berria: Maila-aldaketaren egunean berritzen hasiko da harpidetza berria.
Tinder.com-en
- Aurretiazko ordainketa osoa: Harpidetza berriaren kostua osorik ordainduko duzu hasieratik.
- Erabili gabeko denboragatiko diru-itzulketa: Lanegun batzuen buruan jaso beharko zenuke harpidetza zaharrean geratzen zitzaizun denborari dagokion zenbatekoa.
- Berritze-data berria: Maila-aldaketaren egunean berritzen hasiko da harpidetza.
Ez dago mailaz igotzeko aukerarik
Android-eko telefono bat badarabilzu eta mailaz igotzeko aukerarik ikusten ez baduzu, baliteke harpidetzean erabili zenuen ordainketa-metodoa jada ez onartzea. Hala bada, harpidetza bertan behera utz dezakezu, eta hura amaitu arte itxaron. Iraungitakoan, Tinder Gold™ edo Tinder Platinum™-eko harpidetza berri bat has dezakezu.