Planak alda daitezkeela ulertzen dugu. App barneko erosketa gehienen dirua itzuli ezin den arren, salbuespen batzuk egiten ditugu. Azken 14 egunetan egindako erosketa batekin laguntza behar baduzu, zuri laguntzeko gaude. Behean aurkituko duzu behar duzun informazioa, erosketa egitean zeunden tokiaren arabera ordenatuta.
TNDR-etik edo COSU-tik itzultzeko eskaerak
Erosketa edo harpidetza kreditu-/zordunketa-txartel batekin, Paypal-ekin edo Google CC-rekin egin baduzu, dirua itzultzeko eskaera egiten lagunduko dizugu. Eskaera bizkortzeko, kontuan izan honako hau:
- Jarri gurekin harremanetan erosketa egiteko erabili zenuen helbide elektroniko bera erabiliz.
- Adierazi eskaera-zenbakia zure eskaeran (TNDR edo COSU letrekin hasten da, harpidetza edo kontsumigarri bat den).
Apple eta Google-ri dirua itzultzeko eskatzea
Erosketa Apple edo Google-ren bidez egin baduzu, zuzenean haiekin jarri beharko zara harremanetan dirua izultzeko edo zerbitzua bertan behera uzteko laguntza jasotzeko. Diru-itzulketak plataforma bakoitzaren erabakimenaren arabera berrikusten dira, eta haien itzulketa-gidalerroen menpe daude.
Honela eska dezakezu dirua itzultzeko erosketa egiteko erabilitako plataforman:
Apple-ren App Store
Zuzenean Apple bidez egindako erosketetarako, jakin ezazu Apple-k kudeatzen dituela harpidetzen zein kontsumagarrien (hala nola boost eta superlikeen) diru-itzulketak eta bertan behera uzteak.
Dirua itzultzeko eskatzeko, joan Apple-ren laguntza-zerbitzura.
Google-ren Play Store
Zuzenean Google bidez egindako erosketetarako, jakin ezazu Google-k kudeatzen dituela harpidetzen zein kontsumagarrien (hala nola boost eta superlikeen) diru-itzulketak eta bertan behera uzteak.
Dirua itzultzeko eskatzeko, joan Google-ren laguntza-zerbitzura eta jarraitu urratsez urrats zure eskualderako adierazten dena.