Ordainketa-metodoekin lotutako arazo ohikoenen artean, hauek daude:
- Akatsak: Ziurtatu hizki eta zenbaki guztiak bat datozela kreditu-txartelean agertzen denarekin.
- Opari-txartelak, aurreordainketa-txartelak eta zordunketa-txartel jakinak: Harpidetza bat erosi behar baduzu, baliteke opari-txartel, aurreordainketa-txartel eta zordunketa-txartel batzuek ez onartzea ordainketa errepikariak.
- Fakturazio-helbidearekin lotutako arazoak: Azken aspaldion etxez aldatu zara? Fakturazio-informazioa eguneratuta daukazu? Egiaztatu fakturazio-helbide eta posta-kode zuzenak idatzi dituzula.
Oraindik ere arazoak badituzu, eman begiratu bat App Store-rako (iOS) eta Google Play Store-rako (Android) onartzen diren ordainketa-metodoei, darabilzun gailuaren arabera.
iOS-en erabiltzaileentzako oharra: Darabilzun ordainketa-metodoarekin arazorik baduzu, ikusi artikulu hau informazio gehiagorako.