Gure Erabilera-baldintzak edo Komunitateko arauak urratzen badituzu, neurriak har ditzakegu zure Tinder-eko kontuan. Urratzearen arabera, baliteke profila Tinder-etik kentzea, abisu bat bidaltzea eta/edo zure profiletik edukia kentzea. Ekintzak akats baten ondorioz egin ditugula uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Erreklamazio-zentroan.
Erreklama daitezkeen urratzeak
Tinder-eko kontuan saioa hasteko darabilzun informazio berarekin atzi dezakezu Erreklamazio-zentroa. Erreklamazio-zentroan, erreklama daitezkeen ekintza guztien ikuspegi orokor bat ikusiko duzu. Urratze jakin bati buruzko informazio gehiago lortzeko, sakatu Ikusi xehetasunak.
Erreklamatu nahi duzun urratze zehatza ikusten ez baduzu edo urratzea erreklamatzeko aukera ikusten ez baduzu, esan nahi du ezin dela Erreklamazio-zentroaren bidez erreklamatu. Baliteke urratzea duela 6 hilabete baino gehiago gertatu izatea edo dagoeneko ekintza hori erreklamatuta egotea. Informazio gehiago lortzeko, joan Erreklamazio-zentrora.
Nola erreklamatu
Erreklamatzeko, egin urrats hauek:
- Erreklamazio-zentroan, joan erreklamatu nahi duzun urratzera eta hauta ezazu.
- Sakatu Hasi erreklamazioa.
- Sakatu Bidali erreklamazioa.
Urratze bat baino gehiago erreklamatu nahi badituzu, ziurtatu denak hautatuta daudela erreklamazioa bidaltzean.
Erreklamatu eta gero
Urratzea erreklamatutakoan, urratzea Erreklamatutakoak fitxara eramango da, eta Berrikusten etiketa ikusiko duzu haren ondoan. Erreklamazioa berrikusten dugunean, etiketa Onartuta edo Baztertuta gisa eguneratuko dugu, erreklamazioaren emaitzaren arabera.
- Etiketak erreklamazioa onartu dela badio, erreklamatutako urratzea lehengoratu egin da. Erreklamatutako urratzearen arabera, kontua desblokeatu, abisua kendu eta/edo edukia berrezarri dizugu.
- Etiketak erreklamazioa baztertu dela badio, erreklamatutako urratzea berretsi egin da. Erreklamatutako urratzearen arabera, ez dizugu kontua desblokeatuko, abisua kenduko eta/edo edukia berrezarriko.
Erreklamazio-zentroan urratze berriren bat ikusten baduzu, berrikuspen-prozesuan zehar gure Erabilera-baldintzen edo Komunitateko arauen urratze gehigarriak aurkitu ditugula esan nahi du. Urratze berriak Erreklamazio-zentroaren bidez erreklama ditzakezu.
Erreklamazio-zentroan erabilitako terminoen inguruko azalpenik behar baduzu, irakurri Laguntza-zentroko artikulu hau.