Tinder-eko kontua blokeatu badizugu, saioa hasten saiatzean e-mail bat jasoko duzu, eta jakinarazpen bat ikusiko. Kontua blokeatuta badaukazu, ezingo duzu Tinder erabiltzen jarraitu, ez eta beste konturik sortu ere.
iPhone edo Android gailua erabiliz harpidetu bazara, zuk zeuk deuseztatu beharko duzu harpidetza. Informazio gehiago lortzeko, joan hona.
Gure Komunitateko arauak edo Erabilera-baldintzak urratu direla hautematen dugunean blokeatzen ditugu kontuak. Zure kontua gaizki-ulertu baten ondorioz blokeatu dugula uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Erreklamazio-zentroan. Erreklamazioak aurkezteko laguntza gehiago behar baduzu, irakurri Urratzeak erreklamatzea artikulua.