Esplorazioa atalaren hobespenak eguneratzea
Tinder-eko beste erabiltzaileek profilak ikusten dituzun tokia da Esplorazioa. Bilaketa-hobespenak doitu eta Esplorazioa atalean nor ikusten duzun kontrola dezakezu, Esplorazioa atalaren ezarpenak aldatuta.
Esplorazioa atalaren ezarpenak aldatzeko:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan Ezarpenak atalera
- Egin behera, Esplorazioa ataleraino
Bertatik, Esplorazioa atalaren ezarpenak egunera ditzakezu; esate baterako, sexu-orientazioa, adina eta distantzia, Tinder-en nor ikusten duzun pertsonalizatzeko.
Negoziaezinak
Baliteke zure distantzia- eta adin-hobespenetatik kanpo dauden match potentzialak erakustea; batez ere, tarte horietako pertsona gabe geratzean. Hobespen horiek ez dira negoziagarriak zuretzat? Esplorazioa atalaren ezarpenetan, etengailuak ikusiko dituzu aukera bakoitzaren azpian, zure hobespen-tarteetatik kanpo dauden pertsonak erakusten dizkizugun kontrolatzeko.
Esplorazioa desaktibatzea
Esplorazioa desaktibatzean, zure profila ez zaio erakutsiko Tinder*-en berria den inori, baina matchak ikusten eta haiekin txateatzen jarraitu ahalko duzu.
Zure profila ezkutatzeko:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan Ezarpenak atalera
- Egin behera, Esplorazioa ataleraino
- Joan Erakutsi nire profila Tinder-en aukerara
- Aktibatu edo desaktibatu etengailua
Oharra: Esplorazioa desaktibatu baino lehen gustatu zaizun jendeak zure profila ikusten jarraituko du, eta like egin ahalko dizute. Hortaz, Esplorazioa desaktibatuta egon arren, baliteke match berriak lortzea.