Erabili Lagunak komunean eginbidea Tinder-eko beste pertsona batzuekin kontaktu komunak dituzun jakiteko.
Oharra: "Lagunak komunean" merkatu jakinetan dago erabilgarri, Android eta iOS-en erabiltzaileentzat.
Nola funtzionatzen du?
Kontaktuak inportatu ondoren, zuk eta Tinder-eko beste pertsona batek kontaktu komunik baduzue, eta beste pertsona horrek ere "Lagunak komunean" erabiltzea aukeratu badu, haren profilean kontaktu kopurua agertuko zaizu. Ez dituzu ikusiko kontaktu komunen izenak, kopurua baizik.
Adibidez:
- A erabiltzaileak B pertsona badauka bere kontaktu-zerrendan,
- C erabiltzaileak ere B pertsona badauka bere kontaktu-zerrendan,
- eta B pertsona bada A eta C erabiltzaileek komunean daukaten kontaktu bakarra,
- orduan: A eta C erabiltzaileek kontaktu komun bat daukatela ikusiko dute, Tinder-en elkar ikusten dutenean. Halere, ez dute ikusiko kontaktu hori B pertsona dela.
Kontuan izan: egoera horretan, baliteke B pertsona zeu izatea. Tinder-eko 2 erabiltzaileren kontaktu komuna bazara, baliteke kontaktu komunen kopuruan sartzea, baina erabiltzaile horiek ez dute ikusiko zeu zarela.
Ikusi nahi ez duzun kontaktu komunik badago, edo haiek zu Tinder-en ez ikustea nahi baduzu, kontaktuak blokea ditzakezu eginbide hau erabili aurretik.
Nola ikus ditzaket lagun komunak?
Lagunak komunean eginbidea erabiltzeko aukera baduzu, hasteko:
- Ireki Tinder appa
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Joan Lagunak komunean atalera eta, gaitzeko, saka ezazu
- Aukeratu kontakturik blokeatu nahi duzun
- Osatu konfigurazioa kontaktu-zerrenda inportatuta
Ba al dut kontaktu lagun komunak ikusteko aukera, ni lagun komun gisa agertu gabe?
Ez dabil horrela. Tinder-eko 2 erabiltzailek "Lagunak komunean" gaitzen badute eta haien kontaktu-zerrendetan bazaude, baliteke zu zenbaketan sartzea. Gogoan izan: ezingo dituzte ikusi kontaktu komunen izenak.
Nire kontaktuetako zein kargatzen den erabaki dezaket?
Zure kontaktu-zerrendako norbait "Lagunak komunean" eginbidean ez agertzea nahi baduzu, eginbidea erabili aurretik kontaktua blokeatzeko aukera duzu. Hasteko, jarraitu goiko "Nola ikus ditzaket lagun komunak?" ataleko argibideei.
Zer gertatzen da "Lagunak komunean" desaktibatuz gero?
Kontuaren ezarpenetan "Lagunak komunean" desaktibatuta, gainerako erabiltzeen profiletan kontaktu komunen kopurua ikusteari utziko diozu, eta inportatu dituzun kontaktuak ezabatu egingo dira. "Lagunak komunean" eginbidea nahi duzunean desaktiba dezakezu Tinder-en ezarpenetan.
Nola erabiltzen du Tinder-ek nire kontaktuen informazioa?
"Lagunak komunean" Tinder-en eginbide bat da, eta zure gailuko kontaktu-zerrenda erabili behar du. Kontaktu-zerrenda atzitzeko baimena ematen diguzunean, kontaktuen telefono-zenbakia biltzen dugu, eta modu seguruan gordetzen. Halaber, inportatutako kontaktuei dagokienez, Tinder-eko erabiltzaileak diren egiaztatzen dugu, eta ea "Lagunak komunean" erabiltzea aukeratu duten. Horrela, zuk eta "Lagunak komunean" erabiltzea aukeratu duen beste erabiltzaile baten arteko kontaktu komunen kopurua bistara dezakegu. Inportatutako kontaktu bat Tinder-eko kontaktu gisa identifikatu ezean, haren informazioa behean adierazi bezala kudeatzen da ("Tinder erabiltzen ez duten kontaktuen informazioa" atalean).
Tinder-en erabiltzaile gisa, agian kontaktu-zerrenda atzitzeko baimena eman diozu Tinder-i aurretiaz; adibidez, kontaktuak blokeatzeko eginbidea erabiltzean. Tinder-ek datu pertsonal horiek erabiltzeko duen moduari buruzko galderarik baduzu, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak.
Tinder erabiltzen ez duten kontaktuen informazioa
Tinder-eko erabiltzailea izan ez arren, baliteke zure telefono-zenbakia prozesatzea, baldin eta gure erabiltzaile batek zure zenbakia bere kontaktu-zerrendan gordeta badauka eta kontaktu-zerrenda hori Tinder-era kargatzea aukeratzen badu "Lagunak komunean" eginbidea erabiltzean.
Tinder-en erabiltzaile batek zure zenbakia Tinder-era kargatzen duenean, zenbaki hori hash kriptografiko bihurtzen dugu. Hash hori ez da irakurgarria, eta ezin dugu lehengoratu. Ez ditugu gordetzen erabiltzailearen gailuko zenbakiekin lotutako izenak. "Lagunak komunean" eginbidearen parte gisa, gordetako hashak kontaktu komunen kopurua bistaratzeko bakarrik erabiltzen ditugu, ez beste ezertarako.
Erabiltzailea ez bazara eta Tinder-eko erabiltzaileek zure telefono-zenbakia "Lagunak komunean" eginbidean erabiltzerik nahi ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, zure zenbakia blokeatutako kontaktuen zerrenda batean gehi dezagun.
Erabiltzaileak ez diren pertsonen datuak prozesatzeko dugun moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi artikulu hau.