Astrologia modua Android eta iOS-en erabiltzaileentzat dago erabilgarri merkatu jakinetan.
Astrologia modua mendebaldeko astrologian dago oinarrituta, eta zodiakoko zeinuak eta antzeko informazioa erabiltzen ditu zurekin bateragarriak diren erabiltzaileak erakusteko. Ematen diguzun informazioa zure karta astrala zehazteko erabiliko dugu (ilargi-zeinua, goranzko zeinua eta eguzki-zeinua). Ondoren, erabiltzaileak erakutsiko dizkizugu (Esplorazioa atalaren ezarpenen arabera), haien karta astralari buruzko informazioa ikusgai dutenak, eta zuen beteragarritasuna adieraziko dizugu.
Astrologia moduan sartzea
Astrologia modua erabilgarri baduzu, "Astrologia" pilula ikusiko duzu Esplorazioa pantailan. Modu bat baino gehiago badituzu erabilgarri, agian hatza pasatu beharko duzu, Astrologia modua aurkitu arte.
- Ireki Tinder
- Sakatu Esplorazioa fitxa
- Bilatu "Astrologia" pilula eta saka ezazu Astrologia moduan sartzeko
Astrologia moduaren erabilera
Astrologia moduan lehenbizikoz sartzean, zure jaiotzari buruzko informazioa adierazteko eskatuko zaizu (jaiotza-tokia eta -data), zure karta astrala zehazteko. Zenbat eta informazio gehiago gehitu, orduan eta zehatzagoa izango da kalkulua. Datu jakinak ez adieraztea aukeratzen baduzu (adibidez, jaiotza-ordua), kontuan izan agian ezingo dela doitasunez zehaztu zure karta astrala.
Jaiotza-data automatikoki beteko da, zure erregistroan oinarrituta. Jaiotza-data ezin da aldatu erregistroaren ondoren; informazio gehiago lortzeko, joan hona.
Gogoan izan: Jaiotza-informazioa pribatua da. Zeinuak kalkulatzeko erabiliko da, baina ez zaie erakutsiko beste erabiltzaileei.
Karta astrala zehaztutakoan eta esan nahi duenari buruzko informazioa jasotakoan, beste erabiltzaile batzuekin duzun bateragarritasunari buruzko oharrak ikusten hasiko zara Astrologia moduan.