Konexio galduak bizitza errealean duela gutxi gurutzatu dituzun pertsonak aurkitzeko modu bat da. Merkatu jakinetan Android eta iOS-erako dago erabilgarri Konexio galduak.
Konexio galduak atzitzea
Igandero, azken astean gurutzatu dituzun erabiltzaileen gomendioak jasoko dituzu. Gomendioak ikusteko, egin beheko urratsak:
- Ireki Tinder.
- Sakatu tresna-barrako Arakatu ikonoa.
- Konexio galduen gomendioak Arakatu atalaren goialdean ikusiko dituzu.
Lortu Konexio galduak ez erabiltzeari buruzko informazio gehiago beheko "Nola erabiltzen ditu Konexio galduak zure kokapenaren datuak?" atalean.
Konexio galduak erabiltzea
Igandero, tokiko 20:00ak aldera, azken astean gurutzatu dituzun erabiltzaileen gomendioak jasoko dituzu, zure hobespenen arabera hautatuak. Baliteke zure profila beste erabiltzaileen gomendioetan agertzea. Gomendio hauek zure eta beste erabiltzaileen kokapen-datuak erabiliz sortzen dira. Hau da, ikusten dituzun erabiltzaileak azken astean garai berean agian zuren inguruan egon diren erabiltzaileak dira.
Nola erabiltzen ditu Konexio galduak zure kokapenaren datuak?
Konexio galduak zure gailuaren kokapen-datuak erabiltzen ditu azken astean garai berean noren ondoan egon zaren zehazteko, eta zure gomendiak sortzeko. Zure gailuaren kokapena azken astean garai berean beste Tinder-eko erabiltzaile baten ondoan egon zaren zehazteko erabiltzen da. Baliteke erabiltzaile horiek zure asteko gomendioetan agertzea. Eguna eta ordua ez dira agertuko gomendioetan. Konexio galduak esperientzia atsegina izatea nahi dugu, errutinak, helbideak eta ordutegiak agerian egotea sahiestuz.
Tinder-en normalean ikusten dituzun gomendioekin gertatzen den bezala, Konexio galduak erabiltzeko, gailuaren kokapen-datuak Tinder-ekin partekatzeko baimena gaitu behar da, zure gomendioak sortu ahal izateko. Baimen hauek ikusteko edo doitzeko, edo Konexio galduak ez erabiltzea erabakitzeko, egin beheko urratsak.
Gailuaren kokapen-ezarpenak
Kokapen-datuak partekatzeko baimenak ikusteko edo eguneratzeko, joan zure gailuaren ezarpenetako "Tinder"atalera.
- Tinder-en normalean ikusten dituzun gomendioekin gertatzen den bezala, Konexio galduak erabiltzeko "Aplikazioa erabili bitartean bakarrik" kokapen-baimena aktibatuta egon behar du.
- Gomendio zehatzagoak lortzeko "Beti" kokapen-baimena aktiba dezakezu. Hala ere, baimen hau ez da beharrezkoa Konexio galduak erabiltzeko.
- Kokapena ez partekatzea erabakitzen baduzu, ezingo dizkizugu gomendioak edo Konexio galduen gomendioak erakutsi.
Konexio galduen ezarpenak
Edozein momentuan Konexio galduak ez erabiltzea erabaki dezakezu. Eginbidea ez erabiltzea erabakitzen baduzu, ezingo dituzu asteko gomendioak ikusi, ezta haietan agertu ere, baina ez du eraginik izango ohiko gomendioetan. Eginbidea erabiltzeari utzteko, jarraitu beheko argibideei:
- Ireki Tinder.
- Ireki Profila fitxa eta sakatu Ezarpenak ikonoa.
- Egin behera Konexio galduen ezarpenak ikusi arte.
- Desaktibatu "Erakutsi nire profila Konexio galduen gomendioetan".
Konexio galduen pribatutasuna eta segurtasuna
Konexio galduak Tinder-en konfiantza ete segurtasun balioetan oinarrituta dago. Jarraian, Konexio galduak eginbiderako ezarri ditugun segurtasun neurri batzuk aurkituko dituzu:
- Blokeatu dituzun erabiltzaileak edo desegin dituzun match-ak, eta zu blokeatu zaituzten pertsonak, ez dira agertuko zure gomendioetan. Ezta zu haien gomendioetan ere. Gauza bera gertatzen da Tinder-etik kendutako edonorekin.
- Nahiz eta maiz gurutzatu, erabiltzaile bat zure gomendioetan agertzeko maiztazuna mugatzen dugu, eta alderantziz ere. Gomendioak esperientzia atsegina izatea nahi dugu, lankideen, ikaskideen, bizilagunen edo gurutzatzen duzun edonoren errutinak agerian jarri gabe.
- Salaketak eta blokeatzea Tinder-eko beste edozein eginbiderekin bezala funtzionatzen dute. Ireki edozein profil zure gomendioetan, sakatu hiru puntuak eta aukeratu Blokeatu edo Salatu.
- Gomendioek ez dute inoiz zure edo beste erabiltzaileen kokapen zehatza edo denbora errealeako kokapena erakusten. Ez dago denbora errealeko jakinarazpenik ezta "non ikusi zaituzte" motako mezurik. Gomendioak ezin dira erabili mezuak bidaltzeko ohiko "like" eta "match" fluxutik kanpo.
Seguru sentitzen ez bazara, joan Segurtasun-zentrora baliabideak edo laguntza lortzeko.