Mundu osoko Android eta iOS-en erabiltzaileentzat erabilgarri dagoen esperientzia sorta bat da "Esploratu". Antzeko interes eta esperientziak dituzten erabiltzaileekin hatza pasatu eta match egiteko aukera ematen die erabiltzaileei.
"Esploratu" atzitzea
"Esploratu" atzitzeko, egin beheko urratsak; Android-erako nahiz iOS-erako balio dute:
- Ireki Tinder appa
- Beheko nabigazio-barran, sakatu "Esploratu" ikonoa
- Egin scroll eta aurkitu nahiago duzun "Esploratu" esperientzia!
"Esploratu" erabiltzea
"Esploratu" atala sakatzean, erabilgarri dauzkazun esperientzia eta lauzak ikusiko dituzu. "Esploratu" atalak esperientzia sorta zabal bat eskaintzen du, interesetatik (hala nola janaria edo musika) eginbide esklusiboetara. Halaber, baliteke urte-sasoiko edo gertaeretan oinarritutako lauzak aurkitzea.
Gogoan izan: Lauza batzuk eskualde edo une jakinetarako bakarrik dira, eta baliteke aldatzea.
"Esploratu" atalean, "Esplorazioa" atalean bezalaxe pasatzen da hatza eta egiten da match, baina hemen erakusten diren erabiltzaileak esperientziara egokituta daude.