Zeure burua zaren moduan erakustea
Tinder-en, denontzat segurua eta inklusiboa den espazio bat sortu eta mantentzeko misioa dugu. Gure plataforman duzun esperientzia positiboa eta ahalduntzailea dela ziurtatzeko modu berriak ari gara esploratzen etengabe. Zarena zarela adierazteko aukera ematen duten ekimenak lehenestea gure oinarrietako bat da.
Berdin dio non zauden generoaren eta sexualitatearen espektroan: ongi etorria zara. Genero-identitate eta sexu-orientazioen aukerak zabaltzeko lanean ari gara, zeure burua zehaztasunez eta konfiantzaz deskribatu ahal izan dezazun.
Oharra: Genero eta sexu-orientazio gehiago dituen aukera-sorta bat probatzen ari gara merkatu batzuetan; beraz, baliteke esperientzia ezberdina izatea zure kokapenaren arabera.
Zergatik da garrantzitsua?
Jakitun gara gure erabiltzaileen identitateak konplexuak eta aldeaniztunak direla, eta garrantzitsua da gure plataformak aniztasun hori islatzea. Zure generoa eta sexu-orientazioa partekatuta, zure segurtasuna, erosotasuna eta errepresentazio inklusiboa babesten lagunduko diguzu. Halaber, zuri buruzko gauza gehiago jakiteko balio digu, bai eta zure hobespenekin bat datozen match potentzialak gomendatzeko ere.
Zuk partekatzea aukeratu ezean, generoa eta sexu-orientazioa ez dira agertuko zure profilean. LGBTQIA+ erabiltzaileen identitate eta adierazpenak kriminalizatu edo estigmatizatzen dituzten tokietan, ahal dugun guztia egingo dugu informazio hori automatikoki kentzeko.
Generoa edo sexu-orientazioa eguneratzea
Generoa eta sexu-orientazioa nahi duzunean egunera ditzakezu, urrats hauek eginda:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu arkatzaren ikonoa edo "Editatu profila"
- Egin behera, "Generoa" edo "Sexu-orientazioa" ataletara
Generoa eguneratzeko: Aukeratu "Gizona", "Emakumea" edo "Binarismotik harago". Baliteke aukera gehigarriak izatea, zeure burua hobeto identifikatzen laguntzeko. Zenbat genero-aukerarekin identifikatzen zaren, hainbat aukera ditzakezu. Kategoria nagusietako gutxienez bat hautatu behar duzu.
Sexu-orientazioa eguneratzeko: Zure sexu-orientazioa nola deskribatu nahi duzun aukera dezakezu, edo ez zehaztu; zeure esku! Atal hau ez da beharrezkoa.
Generoa edo sexu-orientazioa erakustea
Profila editatzean, zure genero eta sexu-orientazioaren ikusgaitasuna kudea dezakezu. Informazio hori izenaren azpian agertzea aukera dezakezu, edo erabat ezkutatzea, edo eroso sentiarazten zaituen informazioa bakarrik erakustea. Egindako aukerek zer itxura izango duten ikusteko, profila aurreikus dezakezu "Editatu profila" pantailatik zuzenean. Zure identitatea zigortuta dagoen tokietan, zure segurtasuna bermatzeko, genero eta sexu-orientazioaren hobespenak ezkutatu egingo dira.
Ohiko galderak
Zergatik "Binarismotik harago" eta ez "Ez-binarioa"?
Beren burua "gizon" edo "emakume" kategoria tradizionalekin identifikatzen ez duten pertsonak modu inklusiboan errepresentatzeko darabilgu "Binarismotik harago"; haien artean artean daude, adibidez, genero fluido, genero ez-konforme eta intersexual gisa identifikatzen direnak. Terminologia honek Tinder-eko erabiltzaile guztien esperientzia indibidualak errespetatzen ditu.
Zer gertatzen da nire generoa edo sexu-orientazioa ikusten ez badut Tinder-en?
Gure identitateen zerrenda etengabe ari da aldatzen, inklusibitatearen arloko adituek ematen diguten informazioari eta zure moduko erabiltzaileek bidalitako oharrei esker. Zure generoa edo sexu-orientazioa zerrendan egon ezean, erabili "Ez da zerrendan agertzen" aukera, guri jakinarazteko. Zure oharrak oso garrantzitsuak dira guretzat, inklusibitatearekin dugun konpromisoari eusten laguntzen baitigute.
Oharra: Zure kokapenaren arabera, baliteke zerrendan ez dagoen aukera baten berri eman ezin izatea.
Besteek ni Tinder-en aurkitzeko erabiltzen da nire generoa?
Bai. Tinder-en zure generoa nola identifikatzen duzun, hala agertuko zara beste erabiltzeen bilaketetan. Tinder-en nor ikusten duzun kontrolatzeko aukera ere baduzu, Esplorazioa atalaren ezarpenak eguneratuta. Horrela, Tinder-en norekin konektatzen duzun kontrolatu ahalko duzu.