Nola funtzionatzen du nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapenak?
Nortasuna egiaztatzeko onartzen diren nortasun-agiri motak
Nola erabiltzen da nire nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioa?
Zer informazio gordeko da nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena osatu ondoren?
Nola ezaba dezaket nire nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioa?
AEBko egoiliarrentzako sexu-erasotzileei buruzko egiaztapenak
Nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena hautazko prozesu bat da, eta horri esker zure nortasun-agiriko argazkia eta zure profileko argazkiak zure itxura dutela frogatu dezakezu. Argazki bidezko egiaztapena amaitu ondoren, bereizgarri bat agertuko da zure profilean, nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena osatu duzula erakusteko jendeari.
Halaber, Tinder-eko beste profil batzuek argazki bidezko aukerako egiaztapen-prozezua egin duten ikusi ahalko duzu. Horrela, modu informatuan erabaki ahalko duzu Tinder-ekin norekin hitz egiten duzun. Garrantzitsua da kontuan izatea eginbide honek ez dituela erabiltzaile jakin baten segurtasuna edo haren nortasun-agiriaren baliozkotasuna bermatzen. Jarraitu beti sen onari eta irakurri gure Segurtasun-aholkuak match potentzial batekin geratu edo datu pertsonalak partekatu aurretik.
Oharra: nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena iOS, Android eta tinder.com darabilten probako merkatu jakinetako pertsona batzuentzat bakarrik dago erabilgarri.
Nola funtzionatzen du nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapenak?
Nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapenak bi urrats ditu: (1) argazki bidezko egiaztapena eta (2) nortasun-agiriaren egiaztapena. Argazki bidezko egiaztapena bereiz osatu baduzu, ez duzu lehen urratsa berriro egin beharko. Bi urratsak osatu ondoren, marka urdin bat jasoko duzu profilean.
- Argazki bidezko egiaztapena hasteko, aurpegia eskaneatu behar duzu bideoselfie baten bidez. Prozesu honekin bideoko pertsona benetakoa dela egiaztatuko dugu, eta digitalki eraldatu edo manipulatu ez dela. Bideoselfie bat egitean, zure aurpegi-geometria Egiaztapen-datu gisa erabili eta gordeko da (baliteke toki batzuetan "informazio biometriko"tzat jotzea); horrela, profileko argazkiak egiaztatu, iruzurrak murriztu, eta beste profilik zure argazkiak erabiltzen ari ez dela egiaztatu ahalko dugu. Datu hauek bideoselfiean agertzen den pertsona zure nortsaun-agiriko argazkian eta zure profileko argazkietan agertzen den persona bera dela egiaztatzeko ere erabiltzen dira. Zure aurpegi-geometriaren datuak kontua existitzen den heinean atxikiko ditugu, nortasun-agiri + argazki bereizgarria mantentzearren. Horri esker, zure profileko argazkiak eguneratu eta alda ditzakezu, bereizgarria galdu gabe. Bideoselfiea ezabatuko da, eta ez da gehituko zure profilean; halere, bideoselfiearen bi pantaila-argazki gordeko ditugu, eginbide hau auditatzeko eta kudeatzeko.
- Identitatea egiaztatzeko urratsean, Tinder-ek gobernuak jaulkitako nortasun-agiri baten argazkia egiaztatuko du. Tresnak nortasun-agiriko argazkiak argazki bidezko egiaztapenean egindako bideoselfieko eta profileko argazkietako aurpegiarekin bat datorren egiaztatzen du. Argazki bidezko egiaztapena osatu baduzu, nortasun-agiriko argazkia aurpegi-hautematearen informazioarekin alderatuko da, eta ez duzu beste bideoselfie bat atera beharko. Gainera, Tinder-ek nortasun-agiriko jaiotze-data 18 urtetik gorakoa dela eta profilekoarekin bat datorrela egiaztatuko du. Informazioa bat ez badator, zure profileko data bidalitako nortasun-agiriko informazioa erabiliz eguneratuko da. Kontua existitzen den heinean, zure nortasun-agiriaren argazki zentsuratu bat atxikiko dugu, eginbide hau auditatzeko. Halaber, nortasun-agirian agertzen den izena atxikiko dugu, egiaztapena auditatzeko eta baliozkotzeko helburuarekin.
Goiko informazioa erabiltzeari, gordetzeari eta ezabatzeari buruzuko xehetasun gehiago lortzeko, irakurri beheko sezkzioak.
Nortasuna egiaztatzeko onartzen diren nortasun-agiri motak
Nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko nortasuna egiaztatzeko urratsean, gobernuak jaulkitako hainbat nortasun-agiri argazkidun onartzen ditugu. Onartutako nortasun-agiri argazkidunen artean, gidabaimen, pasaporte eta nortasun-agiri nazional gehienak daude.
Nortasun-agiria bidaltzean, ziurtatu zure argazkia, izena eta jaiotze-data argi ikusten direla.
Nola erabiltzen da nire nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioa?
Bildutako datuak nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko eskaera prozesatzeko erabiltzen dugu. Argazki bidezko egiaztapena osatzeko, bideoselfieko eta profileko argazkietako aurpegi-geometriaren informazioa erabiltzen dugu. Nortasunaren egiaztapena osatzeko, zure nortasun-agiriko argazkia, bertan agertzen diren izena eta jaiotze-data, eta nortasun-agiriaren aurrealdearen argazki zentsuratu bat erabiltzen dugu. Irakrri goiko "Nola funtzionatzen du nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapenak?" atala informazioa erabiltzeko moduari buzko xehetasunak lortzeko. Estatu Batuetan bizi bazara eta gure nortasun-agiri bidezko identifikazio prozesuan parte hartzen baduzu, zure informazioa sexu-erasotzaileen erregistroarekin egiaztatuko da (ikusi Estatu Batuetako egoiliarrentzako aurrekarien egiaztapena).
Zer informazio gordeko da nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena osatu ondoren?
Argazki bidezko egiaztapenaren urratsean, bideoselfiearen bi pantaila-argazki gordeko ditugu kontua existitzen den heinean, argazki bidezko egiaztapenaren eginbidea auditatu eta kudeatzeko. Zure bideoselfiearen aurpegi-geometriaren informazioa ere gordeko dugu zure kontua existitzen den heinean, zure profileko argazkiak eguneratzen eta aldatzen dituzunean zure nortasun-agiri + argazki egiaztapenaren bereizgarria mantendu ahal izateko.
Nortasun-agiriaren egiaztapenaren urratsean, zure nortasun-agiriko argazkia, bertan agertzen den izena, eta nortasun-agiriaren aurrealdearen argazki zentsuratu bat gordeko ditugu eginbide hau auditatzeko. Zure nortasun-agiriaren argazki zentsuratuan "Nola erabiltzen da nire nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioa?" atalean zehaztutako informazioa erakusten da. Beste informazio guztia, hala nola helbidea, ezaugarri fisikoak, nortasun-agiriaren zenbakia edo barra-kodeak, ezkutatuta egondo da.
Prozesuaren emaitzak ere gordeko ditugu (ondo atera ala ez).
Goiko informazioa gure Amazon Web Service (AWS) zerbitzarietan gordetzen dugu. Informazio gehiago lortzeko, irakurri AWS-ren pribatutasun-jardunbideak. Ez dugu zure aurpegi-geometriaren informazioa eta pantaila-argazkiak hirugarrenekin partekatzen.
Kontua ixten baduzu, goiko informazioa gure Pribatutasun-gidalerroen arabera ezabatu egingo da.
Nola ezaba dezaket nire nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioa?
Nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioaren artean, (1) aurpegi-geometriaren datuak (hau da, argazki bidezko egiaztapena osatzeko erabiltzen den "txantiloia"), (2) goian adierazitako nortasun-agiriko informazioa, (3) zure nortasun-agiriaren kopia zentsuratua, eta (4) bideoselfiearen pantaila-argazkiak daude. Mota horietako datuak ezabatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikusi beheko atalak.
Aurpegi-geometriaren datuak
Aurpegi-geometriaren datuak ezabatzeko, Tinder-eko kontua ezabatu behar duzu apparen ezarpenetan.
Zergatik ezabatu behar dut nire kontua datua hauek ezabatzeko?
Tinder-en nortasun agiri + argazki bidezko egiaztapenaren bereizgarria modu bikaina da nortasun-agiriko argazkian eta profileko argazkietan agertzen denaren itxura duzula erakusteko match potentzialei. Erabiltzaileek beti argi izan dezaten haien matchak nortasun-agiri + argazki bidez egiaztatuta dauden ala ez, matchak desegin eta egiaztatu gabeko kontu batekin zerotik hasi ezean, ez dugu ematen aurpegi-geometriaren datuak ezabatzeko aukera (horrek nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena desgaituko bailuke). Nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapenaren bereizgarria modu okerrean erabiltzea saihesteko dago pentsatuta eskakizun hori, eta erabiltzaileak ziur egon daitezen haien matchek nortasun-agiri argazki bidez egiaztatutako kontuak izaten jarraituko dutela.
Kontua ixten duzunean, goiko informazioa gure Pribatutasun-gidalerroen arabera ezabatu egingo da.
Nortasun-agiriko datuak eta nortasun-agiriaren kopia zentsuratua
Nortasun-agiriko datuak ("Zer informazio gordeko da nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapena osatu ondoren?" atealean zehaztuak) nortasun-agiri bidezko identifikazioa mantentzeko gordeko ditugu.
Halaber, kontua existitzen den heinean, zure nortasun-agiriaren kopia zentsuratu bat gordeko dugu, eginbide hau auditatzeko. Zure nortasun-agiriaren argazki zentsuratua "Nola erabiltzen da nire nortasun-agiri + argazki bidezko egiaztapeneko informazioa?" atalean zehaztutako informazioa erakusten da. Beste informazio guztia, hala nola helbidea, ezaugarri fisikoak, nortasun-agiriaren zenbakia edo barra-kodea, ezkutatuta egondo da.
Zure nortasun-agiriko informazioa edo nortasun-agiri zentsuratua ezabatu nahi badituzu, kontua ezabatu dezakezu, goian adierazi bezala. Goian azaldu bezala, erabiltzaileek haien kontuak ezabatu beharko dituzte, eta egiaztatu gabeko kontu berri bat sortu.
Bideoselfiearen pantaila-argazkiak
Bideoselfiearen bi pantaila-argazkiak ezabatzeko eska dezakezu. Horretarako, bidali mezu bat gure laguntza-taldeari. Edonola ere, informazio hori kontua itxitakoan ezabatzen da, gure Pribatutasun-gidalerroei jarraikiz.
AEBko egoiliarrentzako sexu-erasotzileei buruzko egiaztapenak
Estatu Batuetan bizi bazara eta gure nortasun-agiri bidezko identifikazio prozesuan parte hartzen baduzu, zure informazioa sexu-erasotzaileen erregistroarekin egiaztatuko da. AEBetako nortasun-agiri bat bidaltzean, Tinder-ek sexu-erasotzaileen erregistroaren egiaztapen bat egingo du, hirugarren zerbitzu-hornitzaile baten bitartez. Egiaztapena gauzatzeko, hurrengo informazioa partekatuko da:
- Izenak eta abizenak
- Jaiotze-data
Egiaztapen honen bidez informazioa aurkitzen bada, zure kontua eskuz berrikusiko da eta gure taldeak horren arabera neurriak hartuko ditu. Informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Zerbitzu-baldintzak.
Prozesu honek Tinder-en ingurune seguruagoa mantentzen laguntzen digu.
Oharra: sexu-erasotzaileei buruzko egiaztapenak ez dira egiten Mainen gaur egun, lege-murriztapenak direla eta.
Lortu Tinder-en datu-jardunbideei buruzko informazio gehiago, nire pribatutasun-eskubideei buruzkoa barne
Gure pribatutasun-jardunbideei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak; besteak beste, Zure eskubideak atala.
Oraindik galderak ditut
Jarri gurekin harremanetan nahi duzunean!