Zer da argazki bidezko egiaztapena?
Nola egiazta dezaket neure burua argazki bidez?
Nire argazki bidezko egiaztapena baztertu egin da?
Argazki bidez egiaztatu ondoren, berriro egin behar dut argazki bidezko egiaztapena?
Zer da argazki bidezko egiaztapena?
Argazki bidezko egiaztapenari esker, match potentzialek benetan argazkietakoa zarela jakin dezakete. Argazki bidez egiaztatzeko, bideoselfie labur bat bidali beharko duzu, eta zure profileko argazkiekin alderatuko dugu aurpegia hautemateko teknologia erabilita.
Argazki bidezko egiaztapenaren moduko eginbideen bidez, Tinder-en erabaki oinarridunak hartzea sustatzen da; beraz, eskerrik asko Tinder jendea ezagutzeko toki seguruagoa egiten laguntzeagatik! Halere, oso garrantzitsua da hau ulertzea: Tinder-era igotako argazkietan oinarrituta, erabiltzaile batek dioen pertsona badela jakiteko lagungarri bat baino ez da hautamarka urdina; ez du bermatzen Tinder-eko beste erabiltzaile batek emandako informazioa egiazkoa denik, eta hura ikusi arren sen onari jarraitu behar zaio beti (eta agian garrantzitsuagoa dena: Zitetarako segurtasun-aholkuei jarraitu behar zaie; besteak beste, match potentzialak ondo ikertuz, dioten pertsona direla berresteko).
Nola egiazta dezaket neure burua argazki bidez?
Argazki bidez egiaztatzeko, ekintza hauek egin behar dituzu, eta eskatutako bideoselfie laburra eman:
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu zure izenaren alboko hautamarka grisa
- "Egiaztatu zeure burua" ikustean, hautatu Egin aurrera
- Oraindik Tinder-i kamera erabiltzeko baimena eman ez badiozu, eman iezaiozu
- Jarri aurpegia obaloan eta sakatu Prest nago
- Jarraitu pantailako argibideei bideoselfie labur bat bidaltzeko
Argazki bidezko egiaztapenaren eskaera prozesatzeko, minutu gutxi batzuk behar izan ohi dira. Onartutakoan, jakinarazi egingo dizugu, eta argazki bidezko egiaztapenaren hautamarka gehitu dugu zure profilean.
Nire argazki bidezko egiaztapena baztertu egin da?
Hona hemen ohiko arrazoi batzuk:
- Aurpegia ez zen emandako markoan agertzen zen elementu nagusia
- Aurpegia ezkutatuta edo ilunduta zegoen
- Ez zenuen aurpegiera neutro bat
- Bideoa ez zegoen ondo argiztatuta eta/edo ez zen garbi ikusten
- Bideoko pertsona ez zetorren bat Tinder-eko profileko argazkietako pertsonarekin
Argazki bidez egiaztatu ondoren, berriro egin behar dut argazki bidezko egiaztapena?
Profileko argazki bat edo gehiago ezabatzen badituzu, baliteke prozesua errepikatzeko eskatzea. Argazki bidezko egiaztapena egin ondoren kargatzen dituzun argazki berriak argazki bidezko egiaztapen jarraitu batetik pasatu beharko dira, eta baliteke horrek argazki bidezko egiaztapenaren egoerari eragitea.
Laguntza gehiago behar duzu?
Argazki bidezko egiaztapenaren inguruko laguntza gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.