Kontua ezabatu zenuen baina itzultzeko prest zaude? Hona hemen berriro hasteko argibideak.
Leheneratu profila 90 egun igaro aurretik
Profila azken 90 egunetan ezabatu baduzu, profila berriro sortu, eta profileko datu batzuk lehenera ditzakezu; adibidez, izena, adina eta generoa. Horretarako, sortu Tinder-eko kontu bat aurreko kredentzial berekin.
Profila 90 egun igaro ondoren leheneratu
Profila duela 90 egun baino gehiago ezabatu bazenuen, zerotik hasi beharko duzu, kontu berri bat sortuta.
Leheneratu ezin dena
Kontua ezabatzen baduzu, mezuak, matchak, argazkiak eta Egiaztapen bereizgarria (hala badagokio) ezin dira leheneratu, 90 eguneko epean saioa berriro hasi arren.
Aurpegiaren egiaztapen-prozesua berriro burutu behar al dut?
Atal hau zure eskualdean edo Tinder-era sartzeko erabiltzen duzun plataforman aurpegiaren egiaztapena beharrezkoa bada aplikatuko da bakarrik.
Zure kontua ezabatu eta ondorengo 30 eguneko epean Tinder-en aurreko kredentzialak erabiliz izena ematen baduzu, ez duzu aurpegiaren egiaztapena berriro osatu beharko. Horren ordez, atxikitako Egiaztapen-datuak erabiliko ditugu zure aurpegiaren egiaztapenaren egoera berresteko, kontu bikoiztuak hautemateko eta zure profileko argazki berriak egiaztatzeko. Atxikitako FaceMap-a zure profileko argazki berrietako aurpegiarekin bat badator, argazki bidezko egiaztapenaren bereizgarria jasoko duzu.
Hala ere, 30 egun igaro ondoren izena ematen baduzu, aurpegiaren egiaztapen-prozesua berriro burutzeko eskatuko zaizu zure kontu berrirako. Hori beharrezkoa da zure kontua itxi eta 30 egun igarotzean Egiaztapen-datuak ezabatzen direlako.
Lortu aurpegiaren egiaztapenari buruzko informazio gehiago hemen.
Leheneratu erosketa
Aurreko kontuarekin lotutako harpidetza bat bazenuen, egin Laguntza-zentroan azaldutako erosketak leheneratzeko urratsak.
Arazorik izan duzu erosketa leheneratzean? Lortu arazoak konpontzeko aholkuak hemen.
Datuak atxikitzeko gidalerroak
Kontua ixten duzunean, zure Tinder-eko profilak beste erabiltzaileentzat ikusgai egoteari utziko dio, eta datuak Pribatutasun-gidalerroetan xedatutakoari jarraikiz ezabatuko dira. Bereziki, zure datuak 90 egunez atxikiko ditugu "segurtasunezko atxikitze-aldi" gisa eta 90 egun igaro aurretik leheneratzeko eginbidea gaitzeko, denbora-tarte horretan kontua berriro sortzen baduzu. 90 egun igarotakoan, datu gehienak gure Pribatutasun-gidalerroen arabera ezabatuko dira. Informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroen 9. atala.