Merkatu jakinetan Android, iOS eta ordenagailuetarako erabilgarri dagoen eginbide bat da Double Date. Double Date-rekin, zuk eta lagun batek beste lagun-pare batzuekin match egin eta txateatu ahalko duzue.
Double Date eginbidearen erabilera
Double Date eginbidearekin, gehienez 3 lagun-pare sor ditzakezu, eta beste lagun-pare batzuetan hatza pasatu. Double Date Esplorazioa atalean agertuko da, banako profilen moduan, baina Double Date bakoitzeko ko bi pertsonak ikusiko dituzu alboz albo.
Beste Double Date batekin match egitean, laurontzako txat bat sortuko da. Bertan, taldeko txat bat izan ahalko duzue zuekin match egin duen parearekin. Halaber, zuekin match egin duen pareko banako bati bidal diezaiokezu like bat, zuzenean harekin hitz egiteko.
Gogoan izan: "Zita bikoitza" eginbidea proba-fasean dagoenez, premium eginbideak eta harpidetza-abantailak (hala nola boostak eta superlikeak) ez dira bateragarriak une honetan.
Double Date aurkitzea
Merkatu jakinetan probatzen ari garen doako eginbide bat da Double Date. Zure eskualdean erabilgarri badago, jarraitu beheko argibideei. Plataforma guztietan dira aplikagarriak:
- Sakatu Double Date eginbidearen ikonoa Esplorazioa edo Mezuak pantailan
- Gonbidatu gehienez 3 lagun pareak sortzeko
- Hasi hatza pasatzeko eginbidea erabiltzen Double Dates-eko beste zita batzuetan
Double Date-n esperientzia positiboa izatea
Double Date darabiltzaten guztiek esperientzia positiboa izatea nahi dugu. Hona hemen gogoan izan beharreko gauza batzuk:
- Garrantzitsua da Tinder erabiltzean zuk eta zure Double Date-ko lagunak/lagunek kontuan izatea gure Komunitateko arauak eta haiei jarraitzea. Gure gidalerroak urratuz gero, baliteke neurriak hartzea Double Date-ko kontu baten edo bien aurka.
- Zuk edo zure lagunak jokabide onartezinak hautematen badituzue appean nahiz bizitza errealean, sala itzazue. Salaketak egiteko baliabideak ikusteko, joan hona.
- Tinder erabiltzeko, zure lagunak/lagunek eta zuk gutxienez 18 urte izan behar dituzue.
- Appean nahiz bizitza errealean talde gisa txateatzean, gauza pribatuei buruz hitz egin aurretik (adibidez, harremanetarako informazioa), eskatu beti onarpena Double Date-ko lagunari.
- Gai sexualei buruz hitz egin nahi baduzu, ziurtatu taldeko pertsona guztien onarpena duzula.
Double Date-ko esperientzia pertsonalizatzea
Zeuk erabakitzen duzu Tinder-en zuretzako eta zure lagunarentzako Double Date bakarrik ikusi nahi duzun edo Double Date-rik ikusi nahi ez duzun. Double Date eginbideak bere ezarpenak ditu, esperientzia pertsonalizatu ahal izan dezazun.
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
.
- Sakatu Ezarpenak ikonoa
.
- Egin behera, "Double Date" izeneko atala aurkitu arte.
- Bertan, aukera ezberdinak aurkituko dituzu; besteak beste, Esplorazioa atalean Double Date-ko profilak banako profilak baino gehiago nabarmentzekoa, edo Double Date-ko profilak guztiz ezkutatzekoa.