Zer da Argazki-hautatzailea?
Argazki-hautatzailea gailuko tresna bat da, eta profileko argazki gisa erabil ditzakezun argazkiak identifikatzen ditu galerian. Erabili AA profilerako argazkiak bizkor aurkitzeko selfie bat aterata, edo erabili lehendik daukazun argazki bat eta utzi Argazki-hautatzaileari gainerakoa. Tresna hau erregistro-prozesuan izango duzu erabilgarri, profileko argazkiak gehitzean.
Nola funtzionatzen du Argazki-hautatzaileak?
Lehenik, gailuan argazkiak bilatzeko erabiltzen diren datu biometrikoak sortu beharko dituzu. Bi aukera izango dituzu: zure aurpegia ikusgai duen profileko argazki bat erabili, edo selfie bat atera.
Bigarrenik, profileko argazki gisa balio dezaketen galeriako argazkiak hautatuko ditu eginbideak. Ikusi dugunez profileko argazkietarako onak diren ezaugarrietan dago oinarrituta hautapen hori: argiztapena, konposizioa, etab. Halaber, eginbide honek taldeko argazkiak iragazten ditu, bai eta gure Erabilera-baldintzak eta Komunitateko arauak urratzen dituztenak ere.
Azkenik, hautatutako argazkietatik zein kargatu nahi duzun aukeratuko duzu. Gogoan izan: tresna honen helburua zu laguntzea den arren, azken finean zeu zara kargatzeko aukeratzen dituzun argazkien erantzule; adibidez, kargatzeko aukeratzen dituzun argazkiek gure Erabilera-baldintzak eta Komunitateko arauak gordetzen dituztela ziurtatu behar duzu, eta Argazki-hautatzailearen erabilerari aplikatzen zaizkion tokiko legediari jarraitzen diotela.Era berean, lehen urrats honek funtziona dezan, gogoratu zure galeriarako sarbide oso edo partziala eta kamerarako sarbidea eman beharko dituzula. Sarbide-maila doitzeko edo sarbidea guztiz kentzeko, aldatu ezarpenak prozesua osatu ondoren.
Nola erabiltzen ditu Argazki-hautatzaileak nire datuak?
Hau da gauzarik onena. Argazki-hautatzaileak gailuan bertan funtzionatzen du, eta zeuk izango duzu kontrola denbora guztian. Irakurri behean nola erabiltzen diren zure datuak prozesuaren urrats bakoitzean:
- Profileko argazki bat iradokitzea: Argazki-hautatzaileak ez ditu erabiltzen datu biometrikoak eginbide honetan erabili ahalko duzun profileko argazki bat iradokitzeko. Horren ordez, Tinder-ek pribatutasuna babesten duen tresna bat erabiltzen du, profileko argazkien artean aurpegi-itxura duen bat hautemateko, datu biometrikoak sortu edo zure aurpegiaren ezaugarriei buruzko xehetasunak bildu gabe. Prozesu hori gailuan bertan gertatzen da, eta Tinder-ek ez du jasotzen aurpegiak dituztela hauteman den profileko argazkiei buruzko informaziorik.
- Zure datu biometrikoak sortu eta erabiltzea: Datu biometrikoak sortzeko, profileko argazkia edo bideoselfiea erabiltzen da eta, ondoren, galeriako argazkiekin konparatzen dira. Tinder-ek ez ditu biltzen, biltegiratzen, atzitzen edo beste edonola jasotzen bideoselfiearen, profileko argazkiaren edo galeriako argazkien bidez sortutako datu biometrikorik. Aitzitik, den-dena gailuan bertan gertatzen da, eta eginbide honetarako erabilitako datu biometriko guztiak ezabatu egiten dira eginbidetik irten ondoren.
- Argazkiak eskaneatzea: Tinder-ek ez ditu biltzen edo atzitzen galeriako argazkiak, eta argazki jakinak eskaneatu eta iradokitzeko prozesua gailuan bertan gertatzen da. Tinder-ek profilera kargatzeko aukeratzen dituzun argazkiak bakarrik biltzen ditu.
Zergatik ez naiz agertzen lagunekin iradokizun batean ere?
Argazki-hautatzailea taldeko argazkiak kanpo uzteko dago diseinatuta. Eginbide hau zu bakarrik zaituzten argazkiak biltzeko eskatzen dizugu.
Zer gertatzen da aurkezten zaizkidan argazkiak gustatzen ez bazaizkit?
Argazki-hautatzaileak aurkezten dizkizun argazkiak onenak ez direla uste baduzu, bidal iezazkiguzu oharrak harremanetarako inprimakia erabilita. Zure oharrak funtsezkoak dira eginbidea hobetzen laguntzeko.
Non dago erabigarri Argazki-hautatzailea?
Argazki-hautatzailea mundu osoan dago erabilgarri Android eta iOS-en erabiltzaileentzat.