Zure profileko argazkien kalitate teknikoa hobetzen laguntzeko helburua duen tresna bat da Argazkien hobekuntza. Argazkien kalitate orokorra hobetzeko diseinatuta dago; adibidez, zure profileko argazkia argiago eta argiztapen hobearekin agertzeko. Argazkien hobekuntza merkatu jakin batzuetan probatzen ari gara Android eta iOS-en erabiltzaileentzat.
Argazkien hobekuntza atzitzea
Argazki-hobekuntza berri bat baduzu erabilgarri, app barruan jakinarazpen bat jasoko duzu horren berri emateko.
Arazo teknikorik hautematen ez bada, ez duzu aurkituko Argazkien hobekuntzaren iradokizunik "Editatu profila" atalean; beraz, ez dituzu beti jakinarazpenak jasoko. Eskuz egiaztatu nahi baduzu, argazkiren baterako hobekuntzarik erabilgarri dagoen ikus dezakezu urrats hauek eginda:
- Ireki Tinder eta joan profilera
- Nire argazkiakatalean, sakatu Editatu
- Zure argazkietako batek baldintzak betetzen baditu, argazki hori irekitzean hobekuntza-ikonoa ikusiko duzu
- Sakatu ikonoa hobetutako bertsioa berrikusteko eta, nahi izanez gero, profilean gehitzeko
Argazkien hobekuntza erabiltzea
Irudi lausoak, distira edo esposizio desegokiak, argitasun urria eta antzeko arazoak konpontzen lagun dezake Argazkien hobekuntzak. Hobetutako argazkia berrikusi, eta profiletik kendu ala bertan mantendu nahi duzun erabaki dezakezu. Nahi duzunean itzul zaitezke jatorrizko argazkira Argazkien hobekuntza aukeran sartuta, goian azaldu bezala. Argazkien hobekuntzaren iradokizuna erabiltzen ez baduzu, tresna honi buruzko iritzia emateko aukera izango duzu.
Gogoan izan: tresna honen helburua zu laguntzea den arren, azken finean zeu zara kargatzea aukeratzen duzunaren erantzule; besteak beste, kargatzea erabakitzen duzun argazkiek gure Erabilera-baldintzak eta Komunitateko arauak betetzen dituztela ziurtatu behar duzu.
Pribatutasuna eta segurtasuna Argazkien hobekuntza erabiltzean
Argazkien hobekuntza argazkien kalitate-arazoak hautemateko eta argazkien ezaugarriei buruzko hobekuntzak iradokitzeko diseinatuta dago (besteak beste, distirari eta saturazioari buruzkoak), argazkien kalitatea hobetzeko. Argazkien hobekuntzak egiaztapen automatiko bat ere badu, hobetutako argazkiak oraindik zure itxura duela ziurtatzen laguntzeko, benetakotasuna zaintzeko eta zu fideltasunez erakusteko. Hala ere, eginbidea proba-fasean dago oraindik, eta goian aipatutako aukerako iritzia oso baliotsua da denborarekin hura hobetzen laguntzeko. Halaber, argazki hobetua eta jatorrizko argazkia gordeko ditugu, nahi duzunean leheneratu ahal izan dezazun.