Interesak eginbidearen bidez, zure denbora-pasa gogokoenak hautatu, eta profilean parteka ditzakezu. Match potentzialekin konektatzeko eta elkarrizketak pizteko modu bikaina dira.
Nola gehitzen dira interesak profilean?
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu profileko argazkiaren alboko arkatzaren ikonoa
- Egin behera eta hautatu "Interesak"
- Hautatu profilean gehitzeko gutxienez 3 interes
- Aldaketak gordetzeko, sakatu Eginda
Nola editatzen dira interesak?
- Egin goiko 1-3 urratsak
- Interesak profiletik kentzeko, sakatu nabarmenduta daudenak; aldiz, interesak profilean gehitzeko, sakatu grisez daudenak
- Aldaketak gordetzeko, sakatu Eginda
Nola kentzen dira interes guztiak profiletik?
- Egin goiko 1-3 urratsak
- Interesak desautatzeko, sakatu nabarmenduta daudenak
- Sakatu Eginda
- Berretsi profileko interes guztiak kendu nahi dituzula
Nola aldatzen da interesak profilean erakusteko ordena?
Interesak profilaren ezarpenetan zer ordenatan hautatu, hala agertuko dira. Ordena aldatzeko:
- Egin goiko 1-3 urratsak
- Desautatu interes guztiak
- Hautatu interesak berriro, haiek agertzea nahi duzun ordenan.
Hautatzen duzun lehen interesa profilean agertuko den lehena da.
Interesek profilean izango duten itxura aurreikus daiteke?
- Ireki Tinder eta sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu profileko argazkiaren alboko arkatzaren ikonoa
- Hautatu Aurreikusi fitxa
Zergatik ikusten dut nire profilean gehitu ezin ditudan interesak dituen jendea?
Kokapenaren arabera, baliteke interes ezberdinak egotea erabilgarri. Hortaz, une honetan zure profilerako hautatu ezin diren interesak erakusten dituzten pertsonak aurkituko dituzu, beharbada.