Kontua ezabatzen baduzu, Tinder-eko profilak beste erabiltzaileentzat ikusgai egoteari utziko dio, eta zure datuak gure Pribatutasun-gidalerroetan xedatutakoari jarraikiz ezabatuko dira. Atsedenaldi bat behar baduzu, profila ezabatu ordez hura ezkutatzea gomendatzen dizugu.
Kontua ezabatzeko, egin urrats hauek:
Tinder-en Ezarpenak ataletik ezabatzeko:
- Hasi saioa Tinder appean edo Tinder.com-en
- Sakatu profilaren ikonoa
- Joan ezarpenetara
- Egin beheraino eta sakatu Ezabatu kontua
"Kudeatu nire kontua" tresnaren bidez ezabatzeko:
- Joan Kudeatu nire kontua tresnara
- Hasi saioa Tinder-en saioa hasteko informazioarekin
- Sakatu Ezabatu kontua
- Berretsi kontua ezabatu nahi duzula
Tinder-eko kontua ezabatuta, ziurtatu egingo duzu zure datuak (matchak, mezuak eta argazkiak barne) gure Pribatutasun-gidalerroei jarraikiz ezabatuko direla. Hala ere, kontua azken 90 egunetan ezabatu baduzu, profila berriro sortu, eta zenbait datu leheneratu ahalko dituzu; adibidez, izena, adina eta generoa. Horretarako, erregistra zaitez aurreko kredentzial berekin.
Oharra: 90 eguneko epean profila leheneratzeko eginbidea merkatu jakinetan ari gara probatzen, iOS, Android eta tinder.com-en. Etorkizunean eskualde gehigarrietara hedatzeko asmoa dugu.
Gogoan izan
- Tinder aplikazioa telefonotik kendu, desinstalatu edo ezabatu arren ez da zure Tinder kontua ezabatuko; horretarako, goiko urratsak egin behar dituzu.
- Kontua ezabatu arren, ez da bertan behera utziko harpidetza aktiboa.
- Kontua ezabatutakoan, zure datuak deskargatzeko aukera galduko duzu.
- Profileko datuak ezabatzeko, 90 egunez itxaroten dugu. 90 egun horiek "segurtasunezko atxikitze-aldia" dira eta, hari esker, jarduera kaltegarri edo legez kanpokoak aztertzeko agian beharko dugun informazioa gorde dezakegu, bai eta 90 eguneko epean profila leherantzeko eginbidea erabiltzeko aukera eman ere.
- 90 egunen buruan, guztiz ezabatuko ditugu zure profileko datuak, gure Pribatutasun-gidalerroen 9. atalari jarraikiz.