Zure interesei, izaerari nahiz bizimoduari buruzko azalpenak dira argazkien oharpenak, eta zure galeriako patroiak aztertuta sortzen dira. Eginbide hau merkatu jakinetako iOS-en erabiltzaileentzat dago erabilgarri.
Argazkien oharpenak atzitzea
Argazkien oharpenak aurkitzeko, jarraitu beheko argibideei:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren ikonoa
- Sakatu Kimika ikonoa
Argazkien oharpenak erabiltzea
Argazkien oharpenak erabiltzea aukeratzen duzunean, kamerarekin ateratako argazkiak aztertzen ditugu, gai garrantzitsuak hautemateko. Haiekin, Tinder-ek zure esperientzia pertsonalizatu ahalko du, eta besteekin hobeto konektatzen lagunduko dizu. Horretarako, zenbait urrats egiten ditugu:
- Azterketa: Baimena ematen diguzunean, gailuko galeria aztertuko dugu, argazkien kalitatea eta edukia analizatzeko.
- Oharpenak sortzea: Argazki batzuk gure zerbitzarira kargatzen dira aldi baterako, AA bidezko teknologia erabilita argazkien oharpenak sortzeko. Argazkietan hautemandako gai eta objektuetan oinarritzen dira argazkien oharpenak.
- Argazkien oharpenen hautapena: Argazkien oharpenak berrikusteko prest daudenean, jakinarazi egingo dizugu, eta argazkien zein oharpen gorde nahi dituzun aukeratuko duzu.
- Argazkien iradokizun pertsonalizatuak: Agian profilean gehitu nahiko dituzun argazkiak iradokitzeko erabiliko ditugu gordetzen dituzun argazkien oharpenak, zure izaera erakusten duten banako argazki nahiz collage gisa. Normalean errendimendu ona duten argazki motei buruz dakigunean daude oinarrituta iradokizun horiek, eta zure argazkien oharpenetako gaiekin pertsonalizatzen dira (hala bizimoduarekin, interesekin eta izaerarekin). Halaber, galeriako argazkiak identifikatzeko balio duten datu biometrikoak sortzeko, selfie bat atera edo profileko argazki bat erabil dezakezu.
- Argazkien iradokizunen hautapena: Profilera zein argazki kargatu nahi dituzun aukera dezakezu. Zure baimenik gabe, ez dugu argazkirik gehituko zure profilean.
Argazkien oharpenak berrikusi eta berretsi ondoren, zenbait eginbide ahalbidetuko dituzte, hala nola argazkien iradokizunak. Argazkiei buruzko datuak ulertuta, nor zaren hoberen islatzen duten galeriako argazki jakinak gomendatuko dituzte argazkien iradokizunek, errazagoa izan dadin appean duzun presentzia sendotzen duten argazkiekin eguneratzea profila. Halaber, match potentzialei nor zaren erakusteko erabiliko ditugu argazkien oharpenak, eta gomendio batzuk zuretzat esanguratsuak zergatik diren azaltzeko.
Argazkien estatistikak eginbideak zure datuak erabiltzeko duen modua
Argazkien estatistikak
Eginbide hau erabiltzea aukeratzen baduzu, galeria gailuan bertan eskaneatuko dugu, zuri buruzko oharpen esanguratsuak sor ditzaketen argazkiak identifikatzeko argazki-kalitatean, edukian eta antzeko faktoreetan oinarrituta. Identifikatutako argazkiak Tinder-en zerbitzarietara kargatzen dira aldi baterako, eta gure AA bidezko teknologiaren hornitzailearekin partekatzen, argazkien oharpenak sortzeko helburuarekin bakarrik. Ondoren, argazkiak ezabatu egiten dira, salbu eta haiek profilean gehitzea aukeratzen baduzu; esaterako, argazkien iradokizunen eginbidearen parte gisa.
Gordetzeko aukeratzen dituzun argazkien oharpenak Datu-zentroan gehitzen dira, eta argazkien iradokizunen eta antzeko eginbideen bidez zure esperientzia pertsonalizatzen laguntzen diote Tinder-i, bai eta besteekin hobeto konektatzen ere. Gordetzen ez dituzun argazkien oharpenak 90 eguneko epean ezabatzen dira, eta baliteke argazkien oharpenen eginbidea hobetzeko haiek analizatzea.
Argazkien iradokizunak eta collageak
Galeria aztertzea aukeratzen baduzu, azterketa bat egingo dugu gailuan bertan, zer-nolako argazkiak eduki ohi dituzun ulertzeko (hala nola lehen planoak, gorputz osoko argazkiak, taldeko argazkiak, bidaietako argazkiak, maskoten argazkiak…). Horretarako, argazkietako patroi bisualak aztertzen dituen teknologia automatizatua darabilgu. Patroi horietan, argazkien oharpenetan eta Tinder-en errendimendu ona duenari buruz dakigunean oinarrituta, agian profilean gehitu nahiko dituzun argazki batzuk gomendatzen dizkizugu. Argazki argi eta askotarikoak izaten laguntzea da helburua, zure alderdi ezberdinak erakusteko. Zuk nahi izan ezean, argazkiak ez dira gehituko profilean; zeuk duzu kontrol osoa.
Nola erabiltzen dira datu biometrikoak argazkien iradokizunetarako?
Zu erakusten zaituzten argazkiak iradokitzea nahi baduzu, datu biometrikoak sor ditzakezu, gailuan zure argazkiak bila ditzagun. Horretarako, selfie bat atera edo lehendik duzun profileko argazki bat erabil dezakezu, halakorik izanez gero. Zure datuak honela prozesatuko dira:
- Profileko argazki bat iradokitzea: Profileko argazki egoki bat gomendatuko dizugu, halakorik baduzu. Tinder-ek pribatutasuna babesten duen tresna bat erabiltzen du profileko argazkien artean aurpegi-itxura duen bat hautemateko, datu biometrikoak sortu edo zure aurpegiaren ezaugarriei buruzko xehetasunak bildu gabe. Prozesu osoa gailuan bertan gertatzen da.
- Datu biometrikoak sortu eta erabiltzea: Profileko argazkian edo selfiean oinarrituta sortzen dira datu biometrikoak eta, ondoren, galeriako argazkiekin konparatzen. Tinder-ek ez ditu biltzen, gordetzen atzitzen edo beste edonola jasotzen zure selfiearekin, profileko argazkiekin edo galeriako argazkiekin sortutako datu biometrikoak. Horren ordez, gailuan bertan gertatzen da dena, eta eginbide honen parte gisa erabilitako datu biometriko guztiak gailutik ezabatzen dira eginbidetik irtetean. Selfiea ere ezabatu egiten da.
- Argazkiak aztertzea: Argazki jakinak iradokitzeko prozesu osoa gailuan bertan gertatzen da. Azkenean profilera kargatzeko aukeratzen dituzun argazkiak bakarrik gordetzen ditu Tinder-ek.
Urrats hau aukerakoa da, eta ez duzu zertan selfierik atera. Profileko argazki bat ez erabiltzea edo selfie bat ez ateratzea aukeratzen baduzu ere, galeria aztertu egingo dugu argazkien oharpenak sortzeko, baina baliteke argazkien iradokizunek eta collageek zu ez erakustea.
Argazkien oharpenen mugak
Argazkien oharpenak, iradokizunak eta collageak sortzeko teknologia lagungarria izateko diseinatuta dago, eta gure Erabilera-baldintzak eta Komunitateko arauak urratzen dituzten argazki edo oharpenak kanpoan uzteko, baina ez da % 100 zehatza. Baliteke noizean behin zure hobespen pertsonalekin bat ez datozen argazkiak iradokitzea, edo zure bizimoduarekin lotutako gairen bat gaizki interpretatzea. Gogoan izan: tresna honek zu laguntzeko helburua duen arren, zeu zara kargatzeko aukeratzen dituzun argazkien erantzule bakarra; ziurtatu gure Erabilera-baldintzak, Komunitateko arauak eta tokiko legeak gordetzen dituztela.
Halaber, kontuan izan:
- Egokitasuna: Ez badaukazu nahikoa argazkirik, baliteke argazkien oharpenak eta argazkien iradokizunak erabilgarri ez egotea. Aldian-aldian argazki berriak bilatuko ditugu galerian, egokitasun-baldintzak betetzeko argazki nahikoak dauden jakiteko.
- Azterketaren jarraitutasuna: Azterketa eten egiten bada, appa irekitzen duzun hurrengoan berrekingo zaio, osatzen den arte.
-
Berriro aztertzea: Galeria berriro aztertzea aukeratzen baduzu, argazkien oharpen zaharrak ezabatu egingo dira, eta azterketa berrieneko oharpenekin ordeztuko.
Kontuzko gaiak
Kasu batzuetan, baliteke kulturari, erlijioari, politikari, bizimoduari edo potentzialki kontuzkoak diren beste gai batzuei egitea erreferentzia argazkien oharpenek, argazkietan identifikatzen diren patroien arabera. Oharpen horiek automatikoki sortzen dira, eta baliteke beti ez islatzea zure ikuspegi pertsonalak eta izaera zehaztasunez. Argazkien oharpenak erabili aurretik, haiek berrikusteko aukera izango duzu, nahi dituzunak aukeratzeko, eta nahi duzunean ezabatu ahalko dituzu Datu-zentroan.
Eginbidea ez erabiltzea aukeratzea edo datuak ezabatzea
Argazkiak eta argazkien oharpenak zure kontrolpean daude. Halaber, galeria ez aztertzea aukera dezakezu.
- Datu-zentroa: Argazkien oharpenak hautatzen dituzunean, nahi duzunean kudeatu eta ezabatu ahalko dituzu Datu-zentrotik.
- Iradokitako argazki eta collageak: Aukeratzen dituzun argazki eta collage iradokiak bakarrik gehitzen dira profilean. Nahi duzunean kendu ahalko dituzu profila editatzeko ezarpenetatik.
- Galeriaren inguruko baimenak: Galeriarako sarbidea doitu edo kentzeko, joan gailuaren sistemaren ezarpenetara.
Gure pribatutasun-jardunbideei eta zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak. Halaber, zure datuen kopia bat eskatzeko argibideak lor ditzakezu.