Zure hobespen eta interesetan oinarrituta konexio pertsonalizatuak aurkitzen laguntzeko dago deseinatuta AA bidezko parekatzea. Tinder-eko profileko informazioa, galderei emandako erantzunak eta, nahi baduzu, galeriako argazkien datuak erabilita, AA bidezko parekatzeak gomendioak egingo dizkizu!
Oharra: Une honetan, eginbide hau merkatu jakinetan ari gara kaleratzen, eta baliteke oraindik ez egotea erabilgarri zure lurraldean.
Hasi AA bidezko parekatzea erabiltzen
AA bidezko parekatzearekin eguneko gomendioak jasotzen hasteko, egin urrats hauek:
AA bidezko parekatzea erabiltzen hasi eta eguneko gomendioak ikusten hasteko, egin urrats hauek:
- Sakatu Esplorazioa pantailaren goiko eskuineko diamante-ikonoa
- Erantzun galderei gomendioak aukeratzeko (behin bakarrik erantzun beharko diezu)
- Eman argazkietarako sarbidea (aukerakoa da, baina, galeriako argazki guztiak atzitzeko baimena ematen badiguzu, interes esanguratsuak identifikatu ahalko ditugu)
- Sakatu eguneko gomendioa ikusteko botoia
Eguneko gomendioak ikusteko, sakatu diamante-ikonoa.
Utzi AA bidezko parekatzea erabiltzeari
AA bidezko parekatze-eginbidea erabiltzea guztiz aukerakoa da! Harekin nahiz hura gabe erabil dezakezu Tinder.
Eginbidea erabili baduzu baina atseden bat behar baduzu, ez dago arazorik. Besterik gabe, ez sakatu Esplorazioa pantailaren goiko eskuineko diamante-ikonoa. Ikonoak hor egoten jarraituko du, baina zeure esku dago hura erabiltzea edo ez.
Kudeatu AA bidezko parekatzearen datuak
Berrikusi eta kudeatu zerk eragiten duen eguneko gomendioetan datu-zentroan. Bertan, zure esperientzia pertsonalizatzeko erabiltzen diren datuak ikusi eta ken ditzakezu.
Zure datuak atzitzeko, egin beheko urratsak:
- Sakatu Esplorazioa pantailaren goiko eskuineko diamante-ikonoa
- Sakatu Arakatu nire datuak
- Ikusi erantzun diezun galderekin sortutako datu guztiak
- Datuak ezabatzeko, sakatu kendu nahi duzun datua eta sakatu Ezabatu
Galeriako etiketatzea baimendu baduzu, datuetan eragina izango du informazio horrek ere. Galeriako etiketak kudeatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi hau.
Nola erabiltzen ditugu zure datuak AA bidezko parekatzerako?
AA bidezko parekatzeak zuri buruzko datuak sortzen ditu, bai eta nahi duzunari buruzkoak ere; nahi duzunean atzitu eta kontrola ditzakezu datu horiek, goiko atalean azaldu bezala. Tinder-eko profileko informazioan, zure jardueretan eta, hala aukeratzen baduzu, galeriako argazkien etiketetan oinarrituta sortzen dira. Gero, zuretzako gomendio pertsonalizatuagoak sortzeko erabiltzen dira.
Irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak zure datuak erabiltzeko dugun moduari buruzko informazio gehiago lortzeko. Halaber, gure Laguntza-zentrora joan zaitezke zure datuen kopia bat nola eskatzen den jakiteko.
Laguntza gehiago
AA bidezko parekatze-eginbidea erabiltzeko laguntza gehiago behar izanez gero, idatz iezaguzu xehetasun gehiago emateko, eta pozik lagunduko dizugu.