Zure interesei, izaerari nahiz bizimoduari buruzko azalpenak dira argazkien oharpenak, eta zure galeriako patroiak aztertuta sortzen dira. Eginbide hau merkatu jakinetan dago erabilgarri.
Merkatu batzuetan, Tinder-en erregistratzean, zure galeriako argazkiak aztertzen uztea aukera dezakezu argazkien oharpenak lortzeko, zure profila azkarrago konfiguratzen laguntzeko. Zure argazkietatik ikasten duguna agian gehitu nahiko dituzun argazkiak, interesak eta gaiak iradokitzeko erabiltzen dugu. Zeuk duzu kontrol osoa; ezer ez da gehituko profilean zuk nahi izan ezean.
Argazkien oharpenak atzitzea
Argazkien oharpenak ikusteko:
- Ireki Tinder
- Sakatu profilaren fitxa.
- Sakatu profilaren goiko eskuineko Kimika ikonoa.
Oharra: argazkien oharpenak merkatu jakinetan daude erabilgarri.
Argazkien oharpenak erabiltzea
Argazkien oharpenak erabiltzea aukeratzen duzunean, kamerarekin ateratako argazkiak aztertzen ditugu, gai garrantzitsuak hautemateko. Haiekin, Tinder-ek zure esperientzia pertsonalizatu ahalko du, eta besteekin hobeto konektatzen lagunduko dizu. Horrek barne hartzen ditu:
- Azterketa: Baimena ematen diguzunean, gailuko galeria aztertuko dugu, argazkien kalitatea eta edukia analizatzeko.
- Oharpenak sortzea: argazki batzuk gure zerbitzarira kargatzen dira aldi baterako, AA bidezko teknologia erabilita argazkien iradokizunak eta oharpenak sortzeko. Argazkietan hautemandako gai eta objektuetan oinarritzen dira argazkien iradokizunak eta oharpenak. Argazki hauek zure profilera gehitzen ez badituzu, ezabatu egingo dira.
- Argazkien iradokizun pertsonalizatuak: agian profilean gehitu nahiko dituzun argazkiak iradokituko ditugu, zure izaera erakusten duten banako argazki nahiz collage gisa. Normalean errendimendu ona duten argazki motei buruz dakigunean daude oinarrituta iradokizun horiek, eta zure argazkien oharpenetako gaiekin pertsonalizatzen dira (hala bizimoduarekin, interesekin eta izaerarekin). Zu erakusten zaituzten argazkien iradokizunak jaso ditzakezu. Helburu horrekin liburutegiko argazkiak identifikatzeko datu biometrikoak sortzeko, baliteke aukera hauek izatea: zure galeriako argazki bat identifikatu, selfie bat atera edo profileko argazki bat erabili. Zuk aukeratuko dituzu profilera kargatu nahi dituzun argazkiak. Zure baimenik gabe, ez dugu argazkirik gehituko zure profilean.
- Profil pertsonalizatuaren konfigurazioa: profila konfiguratzean eginbide hau erabilgarri badago, zure argazkien oharpenak profilera gehitu ditzakezun interesak iradokitzeko erabiliko ditugu, baita "Nor nahiz?" atalerako gai potentzialak eta zure profila editatzeko erabili ditzakezun datu xelebreak iradokitzeko ere. Zuk aukeratzen dituzu zure profilean gehitzen diren interesak eta edukiak.
Argazkien estatistikak eginbideak zure datuak erabiltzeko duen modua
Argazkien estatistikak
Eginbide hau erabiltzea aukeratzen baduzu, galeria gailuan bertan eskaneatuko dugu, zuri buruzko oharpen esanguratsuak sor ditzaketen argazkiak identifikatzeko argazki-kalitatean, edukian eta antzeko faktoreetan oinarrituta. Identifikatutako argazkiak Tinder-en zerbitzarietara kargatzen dira aldi baterako, eta gure AA bidezko teknologiaren hornitzailearekin partekatzen, argazkien oharpenak sortzeko helburuarekin bakarrik. Ondoren, argazkiak ezabatu egiten dira, salbu eta haiek profilean gehitzea aukeratzen baduzu.
Argazkien oharpenak datu-zentroan egongo dira erabilgarri eta Tinder-ek zure esperientzia pertsonalizatzeko eta besteekin hobeto konektatzen laguntzeko erabiliko dira. Baliteke argazkien oharpenak aztertzea eginbidea hobetzeko. Gordetzen ez dituzun argazkien oharpenak 90 eguneko epean ezabatzen dira.
Oharra: merkatu batzuetan, argazkien oharpenak profilera geitu ditzakezun argakiak, biografiak eta interesak iradokitzeko erabiltzen dira, eta berehala ezabatzen dira. Horrek esan nahi du ez ditugula gordetzen argazkien oharpenak eta ez duzula ikusiko Datu-zentrorik aplikazioan.
Argazkien iradokizunak eta collageak
Galeria aztertzea aukeratzen baduzu, azterketa bat egingo dugu gailuan bertan, zer-nolako argazkiak eduki ohi dituzun ulertzeko (hala nola lehen planoak, gorputz osoko argazkiak, taldeko argazkiak, bidaietako argazkiak, maskoten argazkiak…). Horretarako, argazkietako patroi bisualak aztertzen dituen teknologia automatizatua darabilgu. Patroi horietan, argazkien oharpenetan eta Tinder-en errendimendu ona duenari buruz dakigunean oinarrituta, argazki jakin batzuk Tinder-era kargatzen dira, eta agian profilean gehitu nahiko dituzun argazki batzuk gomendatzen dizkizugu. Argazki argi eta askotarikoak izaten laguntzea da helburua, zure alderdi ezberdinak erakusteko. Argazkiak berehala ezabatzen dira, zure profilera gehitu ezean. Zuk nahi izan ezean, argazkiak ez dira gehituko profilean; zeuk duzu kontrol osoa.
Nola erabiltzen dira datu biometrikoak argazkien iradokizunetarako?
Zu erakusten zaituzten argazkiak iradokitzea nahi baduzu, datu biometrikoak sor ditzakezu, gailuan zure argazkiak bila ditzagun. Horretareko, galerian zu erakusten zaituen erreferentziazko argazki bat hautatu, selfie bat atera edo lehendik duzun profileko argazki bat erabil dezakezu, halakorik izanez gero (oharra: aukerak merkatuaren arabera daude erabilgarri). Hautatzen duzun aukeraren arabera, zure datuak honela prozesatuko dira:
- Profileko argazki bat iradokitzea: profileko argazki egoki bat gomendatuko dizugu, halakorik baduzu. Tinder-ek pribatutasuna babesten duen tresna bat erabiltzen du profileko argazkien artean aurpegi-itxura duen bat hautemateko, datu biometrikoak sortu edo zure aurpegiaren ezaugarriei buruzko xehetasunak bildu gabe. Prozesu osoa gailuan bertan gertatzen da.
- Selfie bat ateratzea: baliteke selfie bat ateratzeko aukera izatea. Hori egiten baduzu, zure selfiea erabiliko dugu galerian argazkiak identifikatzeko, atal honetan azaltzen den bezala. Eginbide honetatik irteten zarenean, selfiea ezabatu egiten da gailutik.
- Zure selfie edo profileko argazkian oinarrituta datu biometrikoak sortu eta erabiltzea: zu agertzen zaren profileko argazkian edo selfiean oinarrituta sortzen dira datu biometrikoak eta, ondoren, galeriako argazkiekin konparatzen. Tinder-ek ez ditu biltzen, gordetzen, atzitzen edo beste edonola jasotzen zure selfiearekin, profileko argazkiekin edo galeriako argazkiekin sortutako datu biometrikoak. Horren ordez, gailuan bertan gertatzen da dena, eta eginbide honen parte gisa erabilitako datu biometriko guztiak gailutik ezabatzen dira eginbidetik irtetean.
-
Erreferentziako argazkiak identifikatzea: merkatu jakinetan, baliteke galerian zure erreferentziazko argazki bak identifikatzeko aukera izatea. Horretarako, galeria aztertzea aukeratzen duzunean, zure galeriako argazkietan agertzen diren antzeko aurpegiak taldekatuko dira, eta zurea zein den baieztatzeko eskatuko zaizu. Prozesu osoa gailuan bertan gertatzen da. Argazki batean agertzen dena zeu zarela baieztatzen duzunean (datu biometrikotzat har daitekeen aurpegiaren erreferentzia), zure galeriaren argazkiekin alderatzen da zu erakusten zaituzten argazkiak identifikatzen laguntzeko. Aurpegiaren erreferentzia zure gailuan gordetzen da etorkizunean azkarrago aztertu ahal izateko. Aurpegiaren erreferentzia Tinder-en saioa amaitzen duzunean ezabatzen da, eta edozein unetan berrezarri eta ezaba dezakezu honela:
- Joan ezarpenetara.
- Egin behera eta bilatu Argazkien iradokizunak.
- Sakatu Gordetako aurpegiaren erreferentzia eta hautatu Berrezarri aurpegiaren erreferentzia.
Urrats hau aukerakoa da, eta ez duzu zertan selfierik atera. Urrats hau saltatzea erabakitzen baduzu ere, galeria aztertu egingo dugu argazkien oharpenak sortzeko, baina baliteke argazkien iradokizunek eta collageek zu ez erakustea.
Mugak
Argazkien oharpenak, iradokizunak eta collageak sortzeko teknologia lagungarria izateko diseinatuta dago, eta gure Erabilera-baldintzak edo Komunitateko arauak urratzen dituzten argazki edo oharpenak kanpoan uzteko, baina ez da % 100 zehatza. Baliteke noizean behin zure hobespen pertsonalekin bat ez datozen argazkiak iradokitzea, edo zure bizimoduarekin lotutako gairen bat gaizki interpretatzea. Gogoan izan: tresna honek zu laguntzeko helburua duen arren, zeu zara profilean gehitzeko aukeratzen dituzun argazkien eta informazioaren erantzule bakarra; ziurtatu gure Erabilera-baldintzak, Komunitateko arauak eta tokiko legeak gordetzen dituztela.
Halaber, kontuan izan:
- Egokitasuna: ez badaukazu nahikoa argazkirik, baliteke argazkien oharpenak eta argazkien iradokizunak erabilgarri ez egotea. Galeria aztertzea erabakitzen baduzu baina ez badaukazu nahikoa argazkirik, aldian-aldian argazki berriak bilatuko ditugu galerian, egokitasun-baldintzak betetzeko argazki nahikoak dauden jakiteko. Profila erregistratzean konfiguratzen ari bazara eta ez badaukazu nahikoa argazkirik, eskuz edita dezakezu profila.
- Azterketaren jarraitutasuna: Azterketa eten egiten bada, appa irekitzen duzun hurrengoan berrekingo zaio, osatzen den arte.
- Berriro aztertzea: Galeria berriro aztertzea aukeratzen baduzu, argazkien oharpen zaharrak (gorde badira) ezabatu egingo dira, eta azterketa berrieneko oharpenekin ordeztuko.
Kontuzko gaiak
Kasu batzuetan, baliteke kulturari, erlijioari, politikari, bizimoduari edo potentzialki kontuzkoak diren beste gai batzuei egitea erreferentzia argazkien oharpenek eta iradokizunek, argazkietan identifikatzen diren patroien arabera. Baliteke beti ez islatzea zure ikuspegi pertsonalak eta izaera zehaztasunez. Edozein momentutan duzu aukera argazkien oharpenak Datu-zentrotik ezabatzeko (argazkien oharpenik gordetzen badugu), baita profila editatzeko ezarpenetan gehitu dituzun iradokitako profileko argazkiak, biografiak edo interesak kentzeko ere.
Eginbidea ez erabiltzea aukeratzea edo datuak ezabatzea
Zeuk duzu argazkien oharpenean eta zure profilean agertzen denaren kontrola. Halaber, galeria ez aztertzea aukera dezakezu.
- Datu-zentroa: nahi duzunean kudeatu eta ezabatu ahalko dituzu argazkien oharpenak Datu-zentrotik. Datuak ezabatzeko, pasatu hatza kendu nahi duzun datuaren gainetik. Oharra: Datu-zentroa ez dago erabilgarri argazkien oharpenak gordetzen ez diren merkatuetan.
- Iradokitako argazki eta collageak: aukeratzen dituzun argazki eta collage iradokiak bakarrik gehitzen dira profilean. Nahi duzunean kendu ahalko dituzu iradokitako argazkiak profila editatzeko ezarpenetatik eta collageak Datu-zentrotik.
- Galeriaren inguruko baimenak: Galeriarako sarbidea doitu edo kentzeko, joan gailuaren sistemaren ezarpenetara.
- Erregistratzean: galeria aztertzeko urratsa guztiz salta dezakezu, eta iradokitako argazkiak, biografia, datu xelebreak, gaiak, interesak edo bestelako profileko iradokizunak ez erabiltzea erabaki dezakezu.
- Erregistratu ondoren: nahi duzunean kendu ahalko dituzu iradokitako argazkiak, interesak, biografia edo datu xelebreak profila editatzeko ezarpenetatik.
Laguntza gehiago
Laguntza gehiago behar baduzu, idatz iezaguzu xehetasun gehiago emateko, eta atseginez lagunduko dizugu.
Gure pribatutasun-jardunbideei eta zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak. Halaber, zure datuen kopia bat eskatzeko argibideak lor ditzakezu.